Ziur aski paseatzera edo kirola egitera irteteak konfinamendua atseginagoa egin dizue, baina agian etxean ordu batzuk libre geratuko zaizkizue oraindik. Horiek aprobetxatzeko, oraindik ezin dizkizuegu formakuntza presentzialak eskaini, baina prest dugu #FactoríaEnCasa #FaktoriaEtxean online jarduera berriekin!
Gure programazioan aurreikusitako gaiari jarraituz, maiatzean elikaduraren inguruan arituko gara; zehazki, “Jaten dugunaren atzean dauden istorioei” buruz hitz egingo dugu, tokiko ekimen agroekologikoak eta Bideko Merkataritza hausnartuz . Badakigu sare sozialak proposamenez beteta daudela aste hauetan, eta horregatik burmuina estutu dugu zerbait berritzailea eta desberdina proposatzeko.
Nork nahi du txokolate-tableta on bat? Seguruenik konfinamenduan, gutxienez, bat edo bi jan dituzue, ezta? Txokolateak istorio zirraragarria du: jada duela 3 mila urte baino gehiago kontsumitzen zen Ertamerikan, eta pixkanaka- pixkanaka, bere kontsumoa mundu osora hedatu da, baina zer suposatzen du horrek?
Badakizue nondik datorren kontsumitzen dugun txokolatea? Nork ekoizten duen edo zein landaretatik ateratzen den kakaoa? Gehiago jakin nahi dugu jaki gozo honi buruz, eta horregatik antolatu ditugu, Gasteizko Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza Sarearekin batera, “Online txokolate dastaketak, bost zentzumenekin”.
Adeco elkarteak bideokonferentzia bidez gidatuko zaituzte, Bidezko Merkataritzako kakaoaren eta txokolatearen sekretu guztiak ezagut ditzazuen, hiru tableta desberdin dastatzen dituzuen bitartean. Lehenengo dastaketa maiatzaren 21ean izango da, 19:00etan, eta bigarrena hilaren 26an izango da, ordu berean. Izena eman dezakezue factoriadevalores@setem.org helbide elektronikoan, izen-ematearen prezioa 5 eurokoa da.
Dastatzeko aukera izateaz gain, errezetak prestatzeko aukera ere izango dugu #FaktoriaEtxean. Bidezko Merkataritzako osagaiak dituzten hiru errezeta proposatuko dizkigute Antxeta Knörrek eta Gasteizko Museo del órgano eta Beganbai jatetxeek (Bionekazaritzaren laguntzarekin). Maiatzaren 12an, 19an eta 26an argitaratuko ditugu, hurrenez hurren. Bila itzazu #BidezkoErrezetak traolarekin gure sare sozialetan.
Gainera, YouTubeko gure kanalaren bidez, pertsonak elikatzen eta lurra zaintzen duen nekazaritzari buruzko online topaketaz gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, Etxaldeko Emakumeak eta Corporación Penca de Sábila elkarteek Kolonbiako eta Euskal Herriko emakume nekazariek dituzten erronkei buruz hitz egingo digute zuzeneko bideo batean. Maiatzaren 28an izango da, osteguna, 19:00etan. Ez ezazue galdu!
Azkenik, Balio Faktoriaren 2019/20 ikasturteari amaiera emateko, bisita birtuala egingo dugu Beizaman (Gipuzkoa) hainbat proiektu agroekologiko ezagutzeko. Bideo berezi bat argitaratuko dugu, adi gure sare sozialei!