X
Tag
qué hacen los bancos con tu dinero

    Zer egiten dute banketxeek nire diruarekin?

    Jendea banketxeekin gero eta haserreago zegoen bolada horretan, SETEMek «Con tu dinero» (zure diruarekin) dokumentala argitaratu zuen. Bertan adierazten denez, banketxe batzuek gure aurrezkiak erabiltzen dituzte armamentuko enpresetan inbertsioak egiteko, bai eta beste hainbat jardunbide txarrerako ere. Garai hartako egoera zela medio, euskal zinema-aretoak bete zituen dokumentalak.

    Hala, «krisiaren eztanda» zelakoaren, 2008. urtean Espainiako Estatuan gertatu zenaren, errudun nagusien artean hartu zen bankuen sektorea. Hainbat banketxeren inbertsioen arduragabetasun politikoen ondorioz, herritarrak babesik eta ahalmenik gabe geratu ziren. Bitartean, banketxeei erreskatea egiteko diru publikoko 65.725 milioi euro erabili zituen Estatuak; hain zuzen ere, utzarazpenak egiterako orduan zalantzarik egiten ez zuten banketxeei.

    Toki ugaritan eskubideak urratzen dituzten gatazka armatuetan banketxeek izan duten arduragabetasuna gehitu behar diogu horri. Hain zuzen ere, diru publikoarekin erreskatea jaso zuen banketxeetako bat, Bankia, Espainiako Banka Armatuaren zerrendako bosgarren tokian dago, susmagarria gero. Gerra zure kutxazainean hasten da.

    Izan ere, Banka Armatua kanpainak salatzen duenez, 2013-2018 denbora-tartean, Espainiako bankak 8.622 milioi euro erabili zituen armak finantzatzeko. Bereziki esanguratsuak dira BBVA eta Banco Santander banketxeek egin zituzten ekarpenak. Bien artean 5.000 milioi euro baino gehiago eman zizkieten armagintzaren sektoreari, beraz, rankingaren lehen postuan daude.

    ranking banca armada
    Tabla del informe

    Espainiako Banka Armatuak gure dirua erabili du munduko 100 arma-enpresa nagusietako 24 enpresa sustatzeko, eta, horri esker, mota guztietako armak fabrikatu ahal izan dituzte: gerrarako hegazkinak, gerraontziak, tankeak, misil balistikoak, arma nuklearrak, arma txikiak, munizioa eta osagarri teknologiko handiko armamentua; gerra elektroniko zein arma autonomoak garatzeko eta oro har herritarrak zelatatzeko helburuekin.

    Baina «Con tu dinero» dokumentalean agertzen denez, beste banketxe batzuek ez dute edozer gauza egiten dirua irabazteko asmoarekin. Banka etikoaren inbertsioetan lehentasuna ematen zaio pertsonak eta ingurumena errespetatzeari. Pentsatu al duzu zure aurrezkiak banka etikora eramatea?

    Ekintzak martxoan
    Martxoan, gerra gure kutxazainetan hasten dela salatuko dugu Balio Faktoriatik, mahai inguru baten bidez, Jordi Calvorekin (Centre Delàs d’Estudis per la Pau) eta Raquel Celisekin (CEAR) batera. Gasteizko Montehermoso Kulturgunean izango da martxoaren 10ean, 19:00etan.

    Egun batzuk geroago, ikastaro bat proposatuko dugu. Horretarako, izena eman beharko da. Gasteizen izango da ere bai (Etxanobe Jauregian, Ahalduntze Feministarako Eskolarekin batera antolatuta), eta bertan desobedientzia zibila landuko dugu ikuspegi feministatik, eraldaketa politikorako tresna gisa. Ikastaroa emango dute Madrilgo Asanblada Antimilitaristako kideek, eta merezi izango du… Zure zain egongo gara!

    actividades marzo 2020 factoría de valores

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar