X
Tag
vivienda en la factoría de valores

    Zaintzen duten arkitekturak, ongizaterako eremuak

    Itxialdian bagaude ere, Balio Faktoria ez dago geldi! Apirilean #FaktoriaEtxean #FactoríaEnCasa ekimena ekarriko dizuegu, zuen etxeetatik kontsumo arduratsuari buruz gogoeta egiten jarrai dezazuen.

    Horrez gain, hil honetan etxeenetxebizitzen gaia jorratuko dugu, izan ere, ez dago gai egokiagorik!

    Irati Mogollón, cohousing feminista eta zahartze aktibista ematen aditua den soziologoa, gurekin aritu da hitz egiten birtualki, kontzeptu berri bat azaltzeko: “zaintzen duten arkitekturak” hain zuzen ere. Gizakien beharrei eta ongizateari erreparatzen dieten eremuak dira.

    Aste hauetan agian pentsatu duzu etxeko zer bazterretan sentitzen zaren erosoen, edo intimitatea behar duzunean zer toki bilatzen dituzun. Edo agian, yogarako estera jartzeko toki bat bilatzen ari zinela, eremu bakoitzari zer erabilera eman ahal diozun pentsatu duzu.

    Egia esan, etxebizitza gehienak masan eraikitzen dira, eredu berari jarraituz, baina etxe barruan gaudenon beharrak oso bestelakoak izan daitezke. Eremuen banaketa nolakoa den, hala erlazionatuko gara. Bestalde, gure denbora zertan ematen dugun desberdina izango da; baita etxeko lanen antolaketa ere! XX. mendeko langileen etxebizitzetan ohikoak dira ziren sukalde txiki eta estuak, eta etxeko lana optimizatzeko hain zuzen ere diseinatu zituzten horrela. Baina egiazki lortu zutena zera izan zen: emakumeak, ikusten ez den eta gainerako lekuekin komunikatuta ez dagoen eremu batean ixtea.

    Iratiren proposamena da inertziekin apurtzea eta gure etxeko eremuak beste modu batera antolatzea, gure beharrei erantzun diezaieten. Zergatik ez dugu diseinatzen pertsona guztiek elkarri begiratzeko eta eragiteko egongela bat, telebista nagusi den toki baten ordez? Zergatik ez dugu erabiltzen ongizatea ematen digun zerbaiterako gutxiegi erabiltzen den eremu hori?

    Eta urrats bat harago emanez, bizi garen eremuak errotik aldatzen dituzten beste eredu batzuk azter ditzakegu. “Zaintzen duten arkitekturen” adibideen artean ditugu korralak, coworking, sare-etxeak edo elkarlaneko etxebizitzak. Konbentzionalak ez diren eremuak dira, eta bizi diren pertsonen beharrei erantzuten diete, loturak eta elkar zaintzea errazten dutenak.

    Begiratu hemen interesgarri baino interesgarriago izan den elkarrizketa eta eralda dezagun bizi ditugun guneak!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar