{"id":1620,"date":"2025-12-19T18:26:35","date_gmt":"2025-12-19T17:26:35","guid":{"rendered":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/azaroa-abendua-2024-indarkeria-kontsumoa-asaari-bibang-erakusketa-tailerrak\/"},"modified":"2025-12-19T18:26:35","modified_gmt":"2025-12-19T17:26:35","slug":"azaroa-abendua-2024-indarkeria-kontsumoa-asaari-bibang-erakusketa-tailerrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/azaroa-abendua-2024-indarkeria-kontsumoa-asaari-bibang-erakusketa-tailerrak\/","title":{"rendered":"Asaari Bibang, erakusketa bat eta tailerrak indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde"},"content":{"rendered":"<p><strong>Azaroan eta abenduan, Balio Faktoriak \u00abIndarkeria kontsumitzen dugu?\u00bb galderaren inguruko jarduera ziklo bat eskainiko du: erakusketa interaktibo bat, bi doku-forum, mahai-inguru bat, Asaari Bibangen bakarrizketa eta indarkeria matxistek kontsumoarekin duten harremanari buruzko tailer bat.<\/strong><\/p>\n<p>Azaroaren 25ean <strong>Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna<\/strong> ospatzen da. Horregatik, aurten ere, <strong><a href=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren<\/a><\/strong> jarduerak kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko hausnarketan oinarrituko dira azaroan eta abenduan.<\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/berriak\/indarkeria-kontsumitzen-dugu-iii-fasea-kontsumoa-matxismoa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">\u00abIndarkeria kontsumitzen dugu?\u00bb ikerketaren hirugarren fasea<\/a><\/strong> aurkeztu ostean, <strong>\u00abIndarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde\u00bb<\/strong> izenburupean, formakuntza eraldatzailerako programak bost jarduera eskainiko ditu bi hilabete hauetan, eta horietako batzuk ibiltariak izango dira. Gehienak <strong>Gasteizen <\/strong>(Araba) izango dira, baina zikloak <strong>Elvillar<\/strong> (Arabako Errioxa) eta <strong>Larrabasterra<\/strong> (Sopela \u2013 Bizkaia) ere bisitatuko ditu.<\/p>\n<p>Programari eta izen-emateei buruzko informazio guztia <strong><a href=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/programa\/#1694696079709-d4fec4a5-0925\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">lotura honetan<\/a><\/strong> dago ikusgai.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/fdv-2024-noviembre-diciembre.jpg\" width=\"1080\" height=\"1350\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Erakusketa <\/strong>interaktiboa<\/h5>\n<p>Zikloaren jarduera nagusia, eta gainerako jardueren ardatza, SETEM Hego Haizeak <strong><a href=\"https:\/\/www.altekio.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Altekio<\/a><\/strong> kooperatibarekin batera sortutako <strong><em>Fabricando Mujeres<\/em> erakusketa interaktibo eta ibiltaria <\/strong>izango da. Erakusketa <strong><em><a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/kanpaniak\/kontsumoa-eta-indarkeria-matxistak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Indarkeria kontsumitzen dugu?<\/a><\/em><\/strong> ikerketetan eta <strong><em><a href=\"https:\/\/fabricandomujeres.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Fabricando Mujeres<\/a><\/em><\/strong> dokuwebean oinarritu da.<\/p>\n<p>Erakusketa bisitatzen duenak <strong>Emakumeen Fabrikaren unibertsoan<\/strong> murgiltzeko aukera izango du, euskaraz zein gaztelaniaz, <strong>hiru espaziotan<\/strong> barrena:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Emakumeen Fabrika<\/strong>: gure eguneroko kontsumoan ezkutatzen diren indarkeria matxistak ikusaraziz.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Auzokideen Patioa<\/strong>: emakumeek jasan dituzten indarkerien istorioak partekatzen dituzten auzokideen patioa zeharkatuz.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Maiteren Lantegia<\/strong>: indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baterako alternatibak modu kolektiboan sortuz.<\/li>\n<\/ul>\n<div id=\"attachment_16455\" style=\"width: 1034px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-16455\" class=\"wp-image-16455\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Consumimos-Violencia-2024-01.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"682\" \/><p id=\"caption-attachment-16455\" class=\"wp-caption-text\">Atzean, &#8216;Fabricando Mujeres&#8217; erakusketaren pieza batzuk.<\/p><\/div>\n<p>Oraingoz, Gasteizko lau gizarte-etxe bisitatuko ditu erakusketak, baina aurrerago espazio gehiagotara iritsiko da:<\/p>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Zabalgana GE<\/strong>: azaroaren 26tik abenduaren 8ra\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Abenduak 4: Asaari Bibang-en <em>Humor Negra<\/em> <strong>bakarrizketa <\/strong>+ <strong>bisita gidatua<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Salburua GE<\/strong>: abenduaren 10etik 19ra\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Abenduak 11: indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko tailera (<a href=\"https:\/\/forms.gle\/5Cap3CYhaTQKNMpb7\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">izen-ematea<\/a>)<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Hegoalde GE<\/strong>: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra<\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><span style=\"color: #ff0000;\"><strong>BERTAN BEHERA <\/strong><\/span><del><strong>El Pilar GE<\/strong>: urtarrilaren 8tik 21era<\/del><\/li>\n<li>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><del>Urtarrilak 16: <strong>bisita gidatua<\/strong> erakusketara (17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz \/ Lekua erreserbatu 659 682 431 telefono zenbakira deituz edo idatziz).<\/del><\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Doku-forum<\/strong> Arabako Errioxan eta Bizkaian<\/h5>\n<p>Hala ere, erakusketa inauguratu aurretik hainbat jarduera egongo dira. Lehenengo geldialdia Arabako hiriburutik kanpo izango da, bi doku-forumen bidez. Bertan, SETEM Hego Haizearen <strong><em><a href=\"https:\/\/fabricandomujeres.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fabricando Mujeres<\/a><\/em><\/strong> dokumentala proiektatuko da, eta ondoren solasaldi bat egingo da:<\/p>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Azaroak 13<\/strong>, asteazkena, 18:00etan <strong>Elvillar<\/strong> herrian (tabernaren beheko aldean).<\/li>\n<li><strong>Azaroak 14<\/strong>, osteguna, 18:00etan <strong>Larrabasterra <\/strong>herriko <strong>Auzoetxean<\/strong> (Bizkaia).<\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-16426 aligncenter\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Fabricando-Mujeres-docuforum.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"682\" \/><\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\">Mahai-ingurua: <strong>\u00abIndarkeria kontsumitzen dugu?\u00bb<\/strong><\/h5>\n<p>Nola eragiten dute indarkeria matxistek Euskadiko aisialdi-kontsumoan? Galdera horri erantzuten saiatzeko, <strong>azaroaren 21ean<\/strong>, ostegunean, 18:00etan <strong><a href=\"https:\/\/www.vitoria-gasteiz.org\/wb021\/was\/contenidoAction.do?lang=eu&amp;locale=eu&amp;idioma=eu&amp;uid=u_65df5572_15bf0a1ac5c__7f7f\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Gasteizko Emakumeen Etxean<\/a><\/strong> solasaldi batean bilduko dira ikerketaren hirugarren fase honetan parte hartu duten hainbat aditu:<\/p>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Mar\u00eda Viadero<\/strong>: Mugarik Gabe GGKEko hezkuntza eta feminismo taldeko kidea da. Urteak daramatzate indarkeria matxisten aurkako prebentzioan eta ikerketan.<\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Tatiana Romero<\/strong>: historialaria, ikertzaile feminista eta dekolonial independentea. Arrazakeriaren aurkako eta sexu-disidentziaren aldeko aktibista.<\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Magda Lopez Gorritxo<\/strong>: SETEM Hego Haizea erakundeko gizarte-eraldaketarako hezkuntza teknikaria eta ikerketaren koordinatzailea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Parte hartzeko beharrezkoa da <strong><a href=\"https:\/\/sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org\/m01-10s\/actividadAction.do?accion=verEtiquetas&amp;etiq=28&amp;cen=todos&amp;activ=SUVI&amp;detalle=detalle&amp;id=2024%7C%7C73%7C%7CSUVI%7C%7C1%7C%7C1&amp;anio=2024&amp;nuevaPag=1&amp;lang=eu&amp;idioma=eu&amp;locale=eu#\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">esteka honetan izena ematea<\/a><\/strong>. Plaza gutxi geratzen dira, beraz, interesa dutenei lehenbailehen izena ematea gomendatzen diegu.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image size-large\">\n<p><div id=\"attachment_16428\" style=\"width: 1034px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-16428\" class=\"wp-image-16428\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Mesa-redonda-Consumimos-Violencia.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"277\" \/><p id=\"caption-attachment-16428\" class=\"wp-caption-text\">Mar\u00eda Viadero, Tatiana Romero eta Magda L\u00f3pez Gorritxo.<\/p><\/div><\/figure>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Asaari Bibang<\/strong>-en bakarrizketa<\/h5>\n<p>Zalantzarik gabe, jarduera-ziklo honetako plater nagusietako bat <strong>Asaari Bibang-en bisita<\/strong> izango da, <em><strong>Humor Negra<\/strong><\/em> bakarrizketa eskainiko baitu abenduaren 4an, asteazkenean, 18:00etan <strong>Zabalgana Gizarte Etxean<\/strong> (sarrera librea eta doakoa, edukiera bete arte).<\/p>\n<p>Ez da komedia ikuskizun soil bat, asmo-adierazpen bat da, eta ez dago gomendatuta 14 urtetik beherakoentzat. Arrazismoaren aurkako bakarrizketa afrofeminista bat da. Umorearen bidez, 1985ean Ekuatore Ginean jaiotako aktore, komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibistak inolako zalantzarik gabe hitz egiten du Espainian emakume, beltz eta migratzaile izatearen berezitasunez.<\/p>\n<p>Gainera, ikuskizunaren ondoren, <strong>bisita gidatua<\/strong> eskainiko da erakusketara.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image aligncenter size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-16430 aligncenter\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Humor-Negra-Asaari-Bibang.jpg\" sizes=\"auto, (min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) and (max-width: 980px) 980px, (min-width: 981px) 1024px, 100vw\" srcset=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Humor-Negra-Asaari-Bibang.jpg 1024w, https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Humor-Negra-Asaari-Bibang.jpg 980w, https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Humor-Negra-Asaari-Bibang.jpg 480w\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"707\" \/><\/figure>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Indarkeria matxistei eta kontsumoari<\/strong> buruzko tailerra<\/h5>\n<p>Azkenik, abenduaren 11n, asteazkenean, 18:00etatik 20:30era, <strong>SETEM Hego Haizeak<\/strong> <em><strong>Indarkeria matxistak eta kontsumoa<\/strong><\/em> tailerra emango du Salburua Gizarte Etxean.<\/p>\n<p>Tailerra <a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/kanpaniak\/kontsumoa-eta-indarkeria-matxistak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>Indarkeria kontsumitzen dugu?<\/em> ikerketan<\/strong><\/a> oinarrituta dago. 2016an abiatutako ikerketa horren aztergaia indarkeria matxisten eta ohiko kontsumoaren arteko harremana da, hainbat esparrutan, indarkeria horiek gure gizartean naturalizatuta eta normaltzat hartuta daudela agerian utziz. Bizipenezko tailer praktiko honek indarkeriak nola zeharkatzen gaituen eta kontsumitzeko beste modu batzuk nola eraiki ditzakegun aztertzen du.<\/p>\n<p>Jarduera doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da <strong><a href=\"https:\/\/forms.gle\/5Cap3CYhaTQKNMpb7\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">formulario honen bidez izena ematea<\/a><\/strong>. Tailerra gaztelaniaz dinamizatuko da.<\/p>\n<figure class=\"wp-block-image aligncenter size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-16436 aligncenter\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Taller-VVMMyC-11D.jpg\" sizes=\"auto, (min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) and (max-width: 980px) 980px, (min-width: 981px) 1024px, 100vw\" srcset=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Taller-VVMMyC-11D.jpg 1024w, https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Taller-VVMMyC-11D.jpg 980w, https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/Taller-VVMMyC-11D.jpg 480w\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"1024\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azaroan eta abenduan, Balio Faktoriak \u00abIndarkeria kontsumitzen dugu?\u00bb galderaren inguruko jarduera ziklo bat eskainiko du: erakusketa interaktibo bat, bi doku-forum, mahai-inguru bat, Asaari Bibangen bakarrizketa eta indarkeria matxistek kontsumoarekin duten harremanari buruzko tailer bat. Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, aurten ere, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren jarduerak kontsumoaren eta indarkeria&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1618,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-1620","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1620","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1620"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1620\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1621,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1620\/revisions\/1621"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1618"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1620"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1620"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1620"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}