{"id":1609,"date":"2025-12-19T18:26:35","date_gmt":"2025-12-19T17:26:35","guid":{"rendered":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/marla-gutierrez-bisita-kinal-antsetik-emakumeak-chiapas-euskal-herria\/"},"modified":"2025-12-19T18:26:35","modified_gmt":"2025-12-19T17:26:35","slug":"marla-gutierrez-bisita-kinal-antsetik-emakumeak-chiapas-euskal-herria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/marla-gutierrez-bisita-kinal-antsetik-emakumeak-chiapas-euskal-herria\/","title":{"rendered":"K\u2019inal Antsetik elkarteko Marla Gutierrezen bisitak Chiapas eta Euskal Herriko emakumeen arteko zubiak sendotu ditu"},"content":{"rendered":"<p><strong>Muskiz eta Gasteizera egindako bisitan, Marlak SETEM Hego Haizea, Malvaloka, Ikusgune eta Hala Bedirekin partekatu ditu Chiapasko egungo egoerari, eskubideen eta lurraldearen defentsari, eta bi lurraldeetako lesbofeminismoaren memoriari, orainari eta etorkizunari buruzko gogoetak.<\/strong><\/p>\n<p>Urrian, <strong><a href=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Balio Faktoriaren<\/a><\/strong> ardatza <strong>Marla Gutierrez<\/strong> \u00abartibista\u00bb (artista-aktibista) lesbianaren bisita izan da. Mexiko Hirikoa bada ere, ia 30 urtez San Cristobal de las Casas hirian (Chiapas) bizi izan da. Gaur egun, <strong><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/kinal.antsetik\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">K\u2019inal Antsetik<\/a><\/strong> erakundearekin lan egiten du; elkarte hori SETEM Hego Haizearen aliatua da.<\/p>\n<p><em><strong>\u00abChiapasko ahotsak: emakume indigenak borrokan beren eskubideen alde\u00bb <\/strong><\/em>biraren barruan, Marlak bi solasaldi eskaini ditu: asteartean, Muskizen (Bizkaia); eta ostegunean, Gasteizen (Araba).<\/p>\n\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Eskubideen eta lurraldearen<\/strong> defentsa<\/h5>\n<p>Lehen topaketa <strong>urriaren 22an<\/strong>, asteartean, izan zen, <strong>Muskizko Kultur Etxean<\/strong>. <em><strong>\u00abK\u2019inal Antsetik-eko emakume indigenen borrokak. Eskubideen eta lurraldearen defentsa Chiapasen\u00bb<\/strong><\/em> izenburupean, Marla Gutierrezek K\u2019inal Antsetik (\u00abemakumeen lurraldea\u00bb, maia tzotzil hizkuntzan) erakundearen lanaren berri eman zuen. Elkarte horrek hamarkadak daramatza emakume indigenei laguntzen, beren antolakundeak eta lidergoak indartzeko, bai eta beste hainbat arlotan ere: hala nola, <strong>indarkeria matxistaren<\/strong> kasuak jatorrizko hizkuntzetan artatzea, <strong>Lurraldearen Zaindarien Sareak<\/strong> sortzea, edo <strong>emakume artisauen<\/strong> kooperatibak babestea.<\/p>\n<p>Jarduera Muskizko Udalaren Berdintasun Arloarekin batera antolatu zen, eta Muskizko <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/profile.php?id=100024004686979\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>Malvaloka<\/strong><\/a> elkarte feministako kideen laguntza eta parte-hartzea ere izan zuen.<\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>SETEM<\/strong>ekin bilera eta elkarrizketa <strong>Hala Bedi<\/strong> irratian<\/h5>\n<p>Gasteizera egindako bisita aprobetxatuz, Hala Bedi irratiko <strong><a href=\"https:\/\/halabedi.eus\/es\/entrevista-con-marla-gutierrez-de-kinal-antsetik-en-suelta-la-olla\/#\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Suelta la Olla magazinak Marlarekin hitz egin ahal izan zuen<\/a><\/strong>, besteak beste, Mexikoko indigenen borrokei buruz, Chiapasko egungo egoerari buruz, eskubideen eta lurraldearen defentsari buruz, eta Arabako eta Chiapasko lesbofeminismoari buruz.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Entrevista con Marla Guti\u00e9rrez de K\u2019inal Antsetik en Suelta la Olla\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/p7PZ6LshiTo?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Gainera, Arabako hiriburuan zegoen bitartean, Marla <strong>Las Maris<\/strong>-ekin bildu zen, hausnarketak eta estrategiak elkarbanatuz. Emakumez osatutako lantalde hori <strong><a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/zer-egiten-dugu\/erakunde-feminista\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Sugara Prozesua<\/a><\/strong> dinamizatzeaz arduratzen da, SETEM Hego Haizearen Genero Berdintasunaren aldeko III. Planean oinarrituta. Plan horrek erakundea eraldatzen jarraitzeko helburua du, ikuspegi feminista intersekzional batetik.<\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>Lesbofeminismoa<\/strong> Araban eta Chiapasen<\/h5>\n<p>Bestalde, bigarren solasaldia <strong>urriaren 24an <\/strong>izan zen, ostegunean, <strong>Ikusgune<\/strong> Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiaren lokalean, Pintore kaleko 47. zenbakian, <em><strong>\u00abHarrotasuna mugen gainetik: lesbofeminismoa Araban eta Chiapasen\u00bb<\/strong><\/em> izenburupean.<\/p>\n<p>Topaketa hau oso berezia izan da. Izan ere, 2015ean, <em><strong>\u00abIdentitate lesbikoak, mugen gainetik\u00bb<\/strong><\/em> proiektuak bi lurraldeetako emakume lesbianen arteko zubiak eraiki zituen, istorioak, bizipenak eta kontakizunak partekatuz. Horiek guztiak <a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/argitalpenak\/identitate-lesbikoak-mugen-gainetik\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>argitalpen<\/strong><\/a> batean, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=KU5II4O064k\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>dokumental<\/strong><\/a> batean eta <a href=\"https:\/\/lab.pikaramagazine.com\/identidades-lesbicas-mas-alla-de-las-fronteras\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>PikaraLab<\/strong><\/a> batean islatu ziren. Orain, ia hamarkada bat beranduago, bisita honek lehen topaketa hura sendotu du, baita eguneratu ere.<\/p>\n<p>Marla Gutierrezek berak eta <strong>Klaudia Ugartek (<a href=\"https:\/\/ikusgune.eus\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Ikusgune<\/a>)<\/strong> esperientzia hura ezagutzera eman zuten, eta azken urteotan, itxuraz hain desberdinak diren testuinguruetan, lesbofeministen bizitzak eta borrokak nola aldatu diren aztertu zuten. Horrez gain, etorkizuneko estrategiak eta perspektibak ere partekatuko zituzten bertaratutako lagunekin.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Identidades l\u00e9sbicas, m\u00e1s all\u00e1 de las fronteras - Documental completo\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/KU5II4O064k?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\">Nor da <strong>Marla Guti\u00e9rrez<\/strong>?<\/h5>\n<p>Marla Guti\u00e9rrez \u00abartibista\u00bb (artista-aktibista) lesbiana da. Mexiko Hirikoa da, baina azken 30 urteetan <strong>San Cristobal de las Casas (Chiapas)<\/strong> hirian bizi izan da.<\/p>\n<p>Bertako mugimendu feministan, besteak beste, hamar urte eman ditu <strong>La Casa de la Luna Creciente Kultur Zentro Feminista<\/strong> koordinatzen. Halaber, 80ko eta 90eko hamarkadetan Chiapasko emakumeen mugimenduan emakume lesbianek izan zuten parte-hartzea kontatzen duten zenbait bideo zuzendu ditu.<\/p>\n<p>Gaur egun, <strong>K\u2019inal Antsetik<\/strong> elkartearekin lan egiten du, <strong>CEFOCAMen<\/strong>, <strong>Jolom Mayaetik<\/strong> (\u00abehule maiak\u00bb, tzotzil hizkuntzan) emakume indigenen ehungintza kooperatibaren eta <strong>RECOSUR<\/strong> Hegoaldeko Kooperatiben Sarearen ekoizpen-prozesuetan lagunduz. Bidezko merkataritza sustatzen du bertan, justizia ekonomikoa eta soziala sustatzeko.<\/p>\n<p>2008az geroztik, <strong>emakume artisauen kultura-ondarearen eta beren diseinuen gaineko jabetza intelektualaren<\/strong> defentsari buruzko elkarrizketak bultzatu ditu, egiletza eta antzinako herentzia hori errespetatzea sustatzen duten lankidetza-hitzarmenak sortuz.<\/p>\n<h5 class=\"wp-block-heading\"><strong>K\u2019inal Antsetik<\/strong>, emakumeen lurraldea<\/h5>\n<p>1995. urteaz geroztik, <strong>K\u2019inal Antsetik<\/strong> elkarte zibilak <strong>emakumeen erakundeak eta lidergoak indartzen<\/strong> lan egiten du, prestakuntza eta trebakuntza prozesuen bidez, emakumeek beren komunitateetako bizitza sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean rol protagonikoa izan dezaten, eta, aldi berean, haietan jokatzen duten genero-rol tradizionala eralda dezaten.<\/p>\n<p><strong>Nazioarteko lankidetzari<\/strong> dagokionez, <strong>SETEM Hego Haizeak<\/strong> erakunde horren proiektu ugaritan parte hartu du: besteak beste, emakume lesbiana indigenen eskubideen alde, agroekologian edo prestakuntza eta trebakuntza zentro baten garapenean. Zentro horrek hainbat arlo biltzen ditu: ekoizpena, ehungintza, osasuna eta komunikazioa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Muskiz eta Gasteizera egindako bisitan, Marlak SETEM Hego Haizea, Malvaloka, Ikusgune eta Hala Bedirekin partekatu ditu Chiapasko egungo egoerari, eskubideen eta lurraldearen defentsari, eta bi lurraldeetako lesbofeminismoaren memoriari, orainari eta etorkizunari buruzko gogoetak. Urrian, Balio Faktoriaren ardatza Marla Gutierrez \u00abartibista\u00bb (artista-aktibista) lesbianaren bisita izan da. Mexiko Hirikoa bada ere, ia 30 urtez San Cristobal de&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1588,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-1609","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1609","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1609"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1609\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1610,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1609\/revisions\/1610"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1588"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1609"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1609"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1609"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}