{"id":1468,"date":"2025-12-19T18:26:36","date_gmt":"2025-12-19T17:26:36","guid":{"rendered":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/prestakuntzak-balio-faktoria-setem-2023\/"},"modified":"2025-12-19T18:26:36","modified_gmt":"2025-12-19T17:26:36","slug":"prestakuntzak-balio-faktoria-setem-2023","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/prestakuntzak-balio-faktoria-setem-2023\/","title":{"rendered":"Ikasturte berrirako lehen prestakuntzak konfirmatuta!"},"content":{"rendered":"<p>SETEMeko Balio Faktoriaren<strong> ikasturte berri bat<\/strong> hastear dago. Kontsumo eraldatzailea egiteko, berdintasunaren edo justiziaren bidez mundu hobe batera hurbiltzeko edo klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko prestatzeko era guztietako jarduerak izango ditu programazio berriak.<\/p>\n<p>Datorren <strong>irailaren 28an emango diogu hasiera<\/strong> 2023-24 ikasturteari, Gasteizen. Ekitaldi horretan, gainera, BioAlai kontsumo ekologikoaren elkartearen 30. urteurrenarekin bat egingo dugu. Bertan, programazio berria ezagutaraziko dugu eta <strong><em>Y si mueren los tritones<\/em> antzerki-foroaz<\/strong> gozatuko dugu. Ekintza horretan gure elikagaiei eta gure osasunean, komunitatean eta planetan duten eraginari buruzko hausnarketa egingo dugu. <a href=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/antzerki-foroa-balio-faktoria-inaugurazioa\/\">Klikatu hemen<\/a> gehiago jakiteko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/oferta-formativa-setem-si-mueren-los-tritones-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-955005444 size-large\" src=\"https:\/\/factoriadevalores.eus\/wp-content\/uploads\/oferta-formativa-setem-si-mueren-los-tritones-1-1024x536-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"536\" \/><\/a><\/p>\n<p>Behin Faktoriako ateak irekita, badakigu zer gai jorratuko ditugun urte amaierara arte. Urriko jarduerek izenburu iradokitzailea dute: &#8220;Zaporeak eta jakintzak: Landa eta antzinako jakinduria berreskuratzea&#8221;. Euskal Herriko eta Latinoamerikako ahotsekin batera <strong>docuforuma, sukaldaritza tailerra eta sendabelarrei buruzko tailerra eta txangoa<\/strong> eskainiko ditugu.<\/p>\n<p>Azaroan, Black Fridayren kontsumismo desaforatua eta azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna gurutzatzen diren hilabetean, berriz galdetuko diogu geure buruari: &#8220;Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde&#8221;. Hainbat herritan <strong>docuforumak eta &#8220;Umore feminista zure kontsumorako&#8221; bira<\/strong> eskainiko ditugu Silvia Albert Sopale, Elsa Ruiz eta Bel\u00e9n Nevadorekin.<\/p>\n<p>Eta Black Fridayren ondoren, Gabonetako jaiak datoz kontsumismo irrazionalaren beste une goren bat bezala. Gure erara ospatuko dugu, lehen mailako <strong>bertsolariekin &#8220;Kontsumista arruntaren koplak&#8221;<\/strong> ikuskizunean. &#8220;Kontsumismoa eten, ito baino lehen: Eta orain zer? izenburupean abiatuko dugu abenduko programazioa.<\/p>\n<h2>Eraldatzeko prestakuntzak ekainera arte<\/h2>\n<p>Hauek dira oraingoz aurreratu ditzakegun prestakuntzak. Baina gogoratu formazioen programazioak 2024ko ekainera arte iraungo duela. Programazioaren xehetasun gehiago ematen jarraituko dugu gure webgunean eta sare sozialetan, baita gure buletinean ere (oraindik harpidetu ez bazara, <a href=\"https:\/\/www.setem.org\/euskadi\/eu\/aldizkari-elektronikoan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hemen egin dezakezu<\/a>). Ez galdu&#8230; eta parte hartu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>SETEMeko Balio Faktoriaren ikasturte berri bat hastear dago. Kontsumo eraldatzailea egiteko, berdintasunaren edo justiziaren bidez mundu hobe batera hurbiltzeko edo klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko prestatzeko era guztietako jarduerak izango ditu programazio berriak. Datorren irailaren 28an emango diogu hasiera 2023-24 ikasturteari, Gasteizen. Ekitaldi horretan, gainera, BioAlai kontsumo ekologikoaren elkartearen 30. urteurrenarekin bat egingo dugu. Bertan, programazio&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1466,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-1468","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1468","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1468"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1468\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1469,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1468\/revisions\/1469"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1466"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1468"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1468"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/factoriadevalores.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1468"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}