Balio Faktoriaren ikasturte berria lurrari eta bertan bizi eta hura zaintzen duten pertsonei oso lotuta hasiko da. Hain zuzen ere, urrian Hermelinda Chicop izango dugu gurekin, Guatemalako AFEDES erakundeko kide den emakume maia kaqchiquel-a. SETEMek hainbat darama erakunde honekin lankidetzan. Hermelindarekin batera, tokiko eta landa-eremuko hainbat ekimen eta erakundek Euskadiko eta Guatemalako jakintzen eta zaporeen arteko zubiak eraikitzen lagunduko digute.
Ostegunean, hilak 26, 17:30etik 19:30era, sasoiko sukaldaritza tailerra izango dugu. Bertan, hurbileko produktuak eta urrutiko errezetak konbinatuko ditugu, belaunaldi eta kulturen artean errezetak transmititzearen garrantziaz hitz egiten dugun bitartean. Gasteizko Bioalaien izango da, Zentzuz Sarearekin lankidetzan eta Marta Franciscok dinamizatua, eta 10 €-ko kostua du. Izena eman dezakezu formulario honetan.
Ostiralean, hilak 27, 18:00etan Amurrio Antzokian, Arabako eta Guatemalako hainbat txokotara bidaiatuko dugu medicusmundi Arabaren “Alternatiba bidezkoak eta iraunkorrak konektatuz” dokumentalaren eta SETEMen “Landa-eremuko emakumeak lurraren defentsan” ikus-entzunezko proiektuaren proiekzioarekin. Sarrera doakoa da, eta bertaratzen direnek bideoetako protagonistekin hitz egin ahal izango dute.
Amaitzeko, igandean, hilak 29, 11:30etik 14:00etara, sendabelarren mundura hurbilduko gara Guillermina García Márquezen (Pachamama Amalurra) eskutik. Gasteizko Ataria interpretazio zentroan izango da eta, eguraldiak aukera ematen badu, parkera aterako gara landareak ezagutzera, eta elaborazio errazak egiten ikasiko dugu. 5 €-ko kostua duen tailer honetan parte hartzeko formulario honetan izena eman behar da.
AFEDESeko emakumeak bisitan Guatemalatik
Hiru jarduera horietan, AFEDESeko emakumeek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango dugu. Guatemalako erakunde hori Santiago de Sacatepéquezen dago, eta emakumeek, bereziki indigenek, bizi dituzten desberdinkeria eta bazterkeria baldintzak hobetze aldera lan egiten du. Horretarako, memoria historikoa berreskuratzeari funtsezko zeregina ematen diote, bere arazoez jabetzeko.
Ekintza hauekin 2023-24 ikasturtea hasi besterik ez dugu egingo. Bota iezaiozu begirada bat programazio osoari hemen!