X
Tag

    Uda eraldatzailea izan 2020ko elkartasun auzolandegietan

    Urte berria eta asmo edo ilusio berriak. Heldu berri zaigun 2020 urte honetan elkartasunera eta lankidetzara hurbildu nahi baduzu… jarraitu irakurtzen! Izan ere, datozen uztailan edota abuztuan SETEM Hego Haizeatik abiatzen ditugun elkartasun auzolandegietan izen emate epea irekita dago! Beti bezala, Latinoamerikako hainbat herrialdetan garatuko dira.

    Izen emateak otsailaren 7ra arte izango dira zabalik. Hilaren 15ean hasiko da prozesua, hasierako jardunaldi batekin (bertan parte hartzeak ez du auzolandegietan derrigortzen, lasai!). Egun horretan auzolandegiak aurkeztu eta zalantzak argituko ditugu, eta horrela emango diogu hasiera bidaia prestatzeko prozesuari. Izen emateak formulario honen bidez egin behar dira.

    setem elkartasun auzolandegiak 2020

    1992 urtetik antolatu dugu esperientzia hori, eta 21 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Parte hartzaileek beste errealitate batzuk eta SETEMekin lankidetzan lan egiten duten Ekuador, Kolonbia, Salvador eta Txiapaseko erakundeen lana ezagutzeko aukera izango dute. Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik.

    Uda desberdin eta eraldatzaile honetara animatuko zara? Eman izena formularioan edo, zalantzarik baduzu, deitu 945120746 zenbakira edo idatzi formacion.euskadi@setem.org helbidera. Zure zain gaude!

    Begiratu HEMEN informazio gehiago eta bidaiatzeko bete beharrekoak.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar