X
Tag
viajar sin dejar huella

    Turismoaren aztarna utzi gabe bidaiatzea

    Uda hortxe dugula jada, SETEMen Balio Faktorian planteatu nahi dugu nola bidaiatu pasatzen garen tokiei eta bisitatzen dugun jendeari kalterik eragin gabe. Kultura-ondarearen galera, gentrifikazioa, degradazio ekologikoa edo mendekotasun ekonomikoa dira pasatzen den tokietan turismoak utzi ohi dituen aztarnetako batzuk. Logika horretan oinarrituta, hiru jarduera antolatuko ditugu.

    Lehen topaketa ‘Turismoaren inpaktua. Badira posible bidaiatzeko beste era batzuk?’ mahai-ingurua izango da, sarrera librekoa. Bertan hizlari izango ditugu Yolanda Muñoz Alonso, bidaiazalea eta Arabako Emakumeen Asanbladako aktibista, Josu Iztueta, tolosar bidaiazale nekaezina, eta Francisco Godoy, komisario, irakasle eta poeta txiletarra, Madrilen bizi dena. June Fernández, Pikara Magazinekoa, arituko da dinamizatzaile-lanetan ekitaldi honetan, maiatzaren 16an, osteguna, 19:00etan, Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean.

    Bigarren jarduera ‘Tuppertravela: era arduratsuan bidaiatzeko gidalerroak’ lantegia izango da, bidaia baten aurretik, bidaia bitartean eta ondoren kontuan hartu beharreko elementuei buruzkoa, bidaia hori ahalik eta arduratsuena eta jasangarriena izan dadin. Aurretiaz izena eman behar da parte hartzeko. Lantegiak, maleta baten bidez, gogoeta egitera bultzatuko gaitu aukeratu beharreko helmugaz, garraioaz, hondakin-sorreraz, gure jarrerez nahiz partekatzen ditugun argazkiez. Susana Conde izango da dinamizatzailea, turismo arduratsu eta ekoturismoko marketinean aditua, eta jarduera egingo da maiatzaren 22an, asteazkena, 17:30etik 20:30era, Simone de Beauvoir elkarte-etxean, erabilera askoko aretoan (Vitoria-Gasteiz).

    Hileko azken hitzordua ‘Turismoa eta landa-gentrifikazioa’ ikastaroa da (izena eman behar da). Lantegi honetan, jokoen bidez, turismoak dakartzan ondorioen inguruan egingo dugu gogoeta, etxebizitzen eta zerbitzuen prezioa igo, espazio naturalak urbanizatu, eta lan-baldintzak okerragotu egiten dira eta. Jordi Gascón Gutiérrez izango da ikastaro honetako prestakuntza-emailea: antropologia sozialean doktorea da eta turismoa nazioarteko lankidetzarako tresnatzat ikertzen du, Xarxa de Consum Solidariko kidea izateaz gain. Ikastaroa egingo da maiatzaren 31n, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 1ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Simone de Beauvoir elkarte-etxean, erabilera askoko aretoan (Vitoria-Gasteiz).

    Udan atsedena baino lehen bi hilabeteko programazioa besterik ez zaigu geratzen Balio Faktorian. Begiratu egitaraua eta parte hartu eraldatzeko!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar