X
Tag
smartphone, software librea, autodefentsa ciberfeminista

    Teknologia bidezkoa, librea… Giza eskubideak trending topic izan daitezke?

    Teknologia berriak bizitza errazteko iritsi ziren, baina… errazten ote digute? Balio Faktorian irudimena aske uzten dugu ekainean, horren inguruan pentsatzeko, eta gure elektronika- eta telekomunikazio-kontsumoak pertsonengan zein ingurumenean duen inpaktuaren inguruan.

    Hartara… errealitateak eta alternatibak ezagutuko ditugu ekaineko hiru jardueretan, giza eskubideak trending topic izan daitezen lortzeko. Gogoan har itzazu eta zalantzarik ez egin parte hartzeko!

    Imajina zeuk erabaki dezakezula zer tarifa ordaindu telefonoz hitz egiteagatik. Haien ekoizpenak askoz gutxiago kutsatzea lor dezakezula, edo fabrikatzeko behar diren mineralak gerrarako arrazoi ez izatea, Kongon bezala. Ekainaren 6an oso topaketa interesgarria izango dugu, hori aztertzeko eta posible ote den ikusteko: ‘Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!’.

    19:00etan izango da, Gasteizko Goiuri jauregian. Alboan GKEko ordezkariek Kongon gure telefonoen eta gatazka armatuen artean dauden loturak ezagutaraziko dizkigute, bai eta aparatu horiek fabrikatzeko mineralak biltzen dituzten pertsonen bizi-baldintzak ere. Gako batzuk emango dizkigute, jakiteko zer egin dezakegun errealitate hori kontsumitzaile gisa eraldatzeko, munduko lehen smartphone modular eta etikoa den Fairphoneren ordezkariek ere halakoak emango dizkiguten bezala. Mesa osatzeko, Izarkom egongo da, Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa.

    Imajina, baita ere, teknologiak guztien onerako, ideia-sorkuntzarako, eta aurrerapenerako sortuko balira, negozio pribatua izan beharrean; gure proiektuak garatu ahalko bagenitu, haiek sortzeko tresnak erabiltzeko aukera dugulako. Filosofia horren berri izango dugu Reciclanet elkartearekin; hain zuzen, elkarteak ekipamendu informatikoak berreskuratu eta berrerabiltzeko proiektuak garatzen ditu, eta software librea zabaltzeko. Ez galdu lantegia, ordenagailuak konpontzen eta software librearekin eguneratzen irakatsiko dute eta! Ekainaren 14an izango da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarte-etxean, 17:30etik 20:30era.

    Azkenik, imajina Internetek eta sare sozialek uzten diotela indarkeria matxistak kalean baino are gehiago aurkitzen diren lekuak izateari. Ekainaren 8an eta 9an autodefentsa ziberfeministako ikastaroan egingo dugu hori; han, hainbat estrategia azalduko dira sareko eraso matxistei aurre egiteko (Interneten, aplikazio mugikorretan edo sare sozialetan), eta autodefentsa feministarako tresna batzuk aztertuko dira. Prestakuntza #AkelarreCiberfeministarekin egingo da.

    Animatzen? Kontsultatu programa eta eman izena hemendik. Trending topic helburu!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar