X
Tag
bidezko smartphoneak

    Smartphone arduratsuaren bila

    Ekainean, SETEMen Balio Faktoriak smartphonearen inguruko topaketa bat antolatu zuen. Gailu horren kontsumo arduratsuago bat egin dezakegu? Bai, noski! Parte hartu zuten hiru ekimenei esker, orientazio batzuk atera ahal izan genituen, giza eskubideak Trendig Topic izan daitezen lortzeko.

    Gatazka armatuak ez elikatzea
    Gure gailuen jatorria ezin liteke okerragoa izan. Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainakoek (Alboan GKE) azaldu zuten gure telefono mugikorrak fabrikatzeko erabilitako mineral batzuk Kongoren ekialdetik datozela; hain zuzen ere, munduko meatze-eskualde guztiz garrantzitsu bat dago han, munduko koltan guztitik % 80 biltzen duena, beste “odolezko mineral” batzuk edukitzeaz gain, hala nola urrea, wolframa eta eztainua. Koltanik gabe, ez legoke mugikorrik fabrikatzerik. Halako mineralen erauzketa, prozesaketa eta salmenta talde armatu batzuek kontrolatzen dute, eta haiek berek heriotza, lekualdatzea eta emakumeen aurkako indarkeria ere sortzen dute.

    Egoera horri bi eratan aurre egin ahal diogu:
    1- Eskaera hau sinatuz: Europar Batasunari presio egiteko, enpresek telefono mugikorrak “odolezko mineral” horiekin egitea galaraz dezan legediaren bidez.
    2- Mugikor edo sakelako baten osagaien % 90 ere dira birziklagarriak; hala, bada, mugikor berriak fabrikatzea eragotz dezakegu gure gailu zaharra bilketa-puntuetara eramanez.

    Alternatiben alde egitea
    Balio Faktoriako topaketan jakin genuen, zorionez, badaudela zenbait enpresa edozer onartzeko prest ez daudenak eta beraien jarduerak giza eskubideak urratzea eta ingurumenari kalte egitea saihesten saiatzen direnak. Fairphone da horietako bat, Herbehereetako enpresa bat, merkatuan alternatiba bat sortzeko helburua hartu zuena, bidezko telefono mugikor bateranzko bidaia egin nahian.

    Etika telefoniako eta Interneteko zerbitzuetan ere
    Interneterako sarbide unibertsala eskubide bihurtzea izan da Izarkom euskal kooperatibak hartutako helburua. Telekomunikazioetako operadore bat da, eta telefoniako eta Interneteko zerbitzuak era etiko batean eskaintzen ditu. Azpiegitura partaidetu eta komunak sortzea sustatzen du, operadore tradizionalen ordezko alternatibak badaudela ikusarazteko.

    Geure kontsumoa kuestionatzea
    Horrez gain, SETEMen proposatzen dugu, produktu bat erosi aurretik, galdera batzuei erantzun diezaiezula, kontsumo arduratsu bat egiten ari zaren jakiteko:

    • Erostekotan nagoen horren beharra daukat?
    • Desira bat ase nahi dut?
    • Askatasunez aukeratzen ari naiz ala erosketa konpultsibo bat da?
    • Badaukat gauza bera egiteko balio didan beste gailuren bat?
    • Noiz erabiliko dut?
    • Zenbat iraungo dit?
    • Lagun edo familiako bati berdina den zerbait uzteko eska niezaioke?
    • Nik neuk mantendu, garbitu edo konpondu ahalko dut?
    • Informaziorik bilatu dut eta beste produktu batzuekin konparatu dut?
    • Nola baztertuko dut produktua, gehiago erabiltzen ez dudanean?
    • Zer materialez egina dago?
    • Badaukat nik zerbait, hura ordezteko modukoa?
    • Informatu naiz ea nork egin duen eta nola egin duen?

    Mahai inguruaren bideo osoa ikustera animatuko zara?

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar