X
Tag
regular vida de colectivos sociales

    Sistema eraldatu nahi duten kolektiboen erronkak

    Apirilean, Balio Faktoriak ‘Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan’ goiburua eramango du, gure erakundeak nola dauden konfiguraturik gogoeta egiteko, eta haietan nola saihets dezakegun eredu heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzea. Izan ere, oinarrizkoa da sistema eraldatzeko helburua dugun kolektibook haren praktika berak ez erreproduzitzea.

    Gai horrexen barruan, bi topaketa desberdin eskaintzen ditugu, gatazken erregulazioaren ikuspegitik, eta ez hainbeste konponbidearen ikuspegitik, badakigulako gatazka guztiak erregula daitezkeela, baina batzuk, haien ezaugarriak direla eta, ezin direla konpondu. Bi topaketetan, parte hartzaile hauek egongo dira: Sara Carro Ibarra, Fil a l’agullakoa; El CALA (Colectivo Alternativo de Aprendizajes, Extremaduran kokatutakoa); eta Mabel Cañada, Lakabeko komunitatearen fundatzaileetako bat.

    Aurreneko jarduera esperientziei buruzko mahai-ingurua izango da, eta aipatutako kolektiboen esperientziak mahaigaineratuko dira, taldearen zaintzari, kudeaketa emozionalari, gatazka-konponketari, eta antolakunde-ereduari loturik, betiere. Silvia Pirisek dinamizatuko du ekitaldia. Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da, eta sarrera librekoa izango da, apirilaren 11n, osteguna, 19:00etatik 21:00etara, Etxanobe Jauregian (Santa Maria kalea 10, Vitoria-Gasteiz)

    foto de lakabe.org
    lakabe.org webguneko argazkia

    Bigarren jardueran, eta lantegiaren gaiak berrarturik, gure kolektiboen praktikan jarriko dugu arreta, hiru ardatzetan sakonduta: boterea eta lidergoa; emozioen kudeaketa eta zaintza; eta gatazkei heltzeko modua. Lehen gaiari dagokionez, talde-egitura ireki, zintzo, argi eta emankorretan oinarritutako botereaz arituko gara; bigarren gaiaren inguruan, taldean zaintza eta emozioak sustatzeko tresnak emango ditugu. Azkenik, komunikazio-tresna eta trebetasun sozial zein emozional batzuk aurkeztuko ditugu. Ikastaro hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da, eta egingo da apirilaren 12an, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta 13an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, Etxanobe Jauregian (Santa Maria kalea 10, Vitoria-Gasteiz). Parte hartzeko, izena eman beharko da (hauen bidez: 010 / gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/igualdad).

    Izan gurekin prestakuntza eraldatzaileko prozesu honetan, Balio Faktoriak proposatzen dituen jarduerekin. Kontsultatu programa!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar