Doku-forum: SETEM Hego Haizearen Fabricando mujeres
SETEM Hego Haizeak bultzatutako Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanean oinarritzen den dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Ikerlanak bezala, dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.
Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania)
- Noiz? Azaroak 3, osteguna, 18:00ean
- Non? Emakumeen Etxea (Zarautz)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
Jarduera hau Zarauzko Emakumeen Etxearekin batera antolatzen da.
- Noiz? Azaroak 5, larunbata, 19:00etan
- Non? Gezalan (Lezo)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
Jarduera hau Lezoko Zinema Ttikiarekin batera antolatzen da.
Topaketa: Umore feminista zure kontsumorako (gazteleraz)
Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskainiko dizkigute SETEM Hego Haizearen Indarkeria kontsumitzen dugu? aztelanaren emaitzen gainean. Hots, ironiaz, nork bere esperientzia pertsonalaren arabera, edertzeko produktuak, fikziozko telesailak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistaren egoerei ekingo diete.
- Noiz? Azaroak 10, osteguna, 18:00ean
- Non? Lobiano Kultur Gunea (Ermua)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Izena ematea gomendagarria: 943 171 030 telefonoan
Jarduera hau Emakumeen Topalekuarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Azaroak 11, ostirala, ordua zehazteke
- Non? Tokia zehazteke (Izarra)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Zehazteke
- Noiz? Azaroak 12, larunbata, 19:00etan
- Non? Ibaigane Kultur Etxea (Basauri)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
Jarduera hau Sagarrak Talde Ekologistarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Azaroak 13, igandea, 19:00etan
- Non? Santa Ana Aretoa (Oñati)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? www.onati.eus
Jarduera hau Oñatiko Udalarekin batera antolatzen da.
Artista gonbidatuak:
Belen Nevadok 1993an hasi zuen aktore ibilbidea, Arte Eszenkikoekin hiru urtez harremanetan egon ondoren, Elena Armengoden zuzendaritzapean hainbat ikuskizun eginez. 1996an La Seta Pasote izeneko punk-rock talde performatibo feminista sortu zuen Catherine Marsórekin batera. 1999an Detritus Teatrus kultur elkartea sortu zuen eta, besteak beste, Las punkis también lloran muntaia egin zuen. 2003an antzezle lanetan aritu zen Pikor Teatro taldean, Al fondo a la derecha eta Ellas Bailan Solas antzezlanetan. 2009tik tailerrak ematen ditu Ahalduntze Eskoletan, normalean Emakume Txokoan (Arrasate). 2020an, SETEM Hego Haizearen Umore feminista zure kontsumorako ekitaldian parte hartzeaz gain, Laia Eskolarekin kolaboratu du Sola en un bar bideoklipa eginez. Gidoilari, zuzendari eta antzezle bezala egin dituen lanik nabarmenak Ovarios verdes fritos, Confieso que he fingido, Levántate y mea de pie, Que corra la sangre eta Sofocos dira; azken hori, gaur egun ikusgai dago.
Silvia Albert Sopale sortzaileak bere konpainia sortu du, No es país para negras, eta horrek bere lehen ikuskizunetik hartu du izena; ikuskizun haren eskutik, Espainian zehar ibili da eta haren 150 emanaldi eman ditu. Alma alabarentzat erreferente bila ari izanak berau erreferente bilakatu du, afrikar ondorengoen komunitatearen barruan nahiz hortik kanpo. Afro-espainiarren eta afrikar ondorengoen Hibiscus elkarteko kide da, baita diasporako artistak biltzen dituen Colectivo Tinta Negra kolektibokoa ere. Periferia Cimarronas kooperatibaren bazkide sortzailea ere bada, Bartzelonan kulturgune bat kudeatzen duena. Bere lan sortzailea arrazismoaren aurkako mugimenduaren partaide dela aldarrikatzen du.
Elsa Ruiz jakintza-alor anitzeko artista da: komikoa, youtuber-a, irudigilea eta irrati eta telebistako kolaboratzailea. Bere YouTube kanalean Lost in Transition argitaratzen du, hots, asteko bideobloga, zeinean emakume trans gisako bere bizipenak eta iritziak eta LGTBIQ+ gizataldearekin loturiko gaiak partekatzen dituen. Frank Blancoren Vamos Tarde (Europa FM) irratsaioaren kolaboratzailea izan da Elsa Ruiz, baita Risto Mejideren Todo es Mentira (Cuatro) programarena ere. Bakarrizketak grabatu ditu programa hauetan: Phi Beta Lambda, La Resistencia (Movistar +) eta Comediants (À Punt).
Topaketa: Ez dago matriarkaturik, ezta supermerkatuan ere (gazteleraz)
Umorezko bakarrizketa honek oso serio hitz egiten du sistemak bultzatzen dituen kontsumo moduez. Kontsumismoa, genero-estereotipoak, indarkeria eta esplotazioa bat datoz feminitate obedientearekin, maitasun erromantikoaren asmakizunarekin eta hiltzen, pobretzen eta ergeltzen gaituzten zaintza-ereduen ezarpenarekin.
- Noiz? Azaroak 16, asteazkena, 18:0etan
- Non? Teila Fabrika (Donostia)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Teila Fabrikan eta online
Jarduera hau Teila Fabrikarekin batera antolatzen da.
IRANTZU VARELAREN MONOLOGOA BERTAN BEHERA URNIETAN
Noiz? Azaroak 23, asteazkena, 19:00etan
Non? Sarobe (Urnieta)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? https://labur.eus/tLjJv
Jarduera hau Urnietako Udalarekin batera antolatzen da.
Parte-hartzailea:
Irantzu Varela, kazetaria eta feminista, Faktoria Lila sorkuntza, ekintza eta ikaskuntza feministako espazioaren koordinatzailea. El Tornillo-ren sortzaile eta aurkezlea (lehen La Tuerka-n eta orain En la Frontera-n dagoen espazio feminista), eta Pikara Magazineko Aló Irantzu aholku-saioaren aurkezlea; kolaboratzailea hainbat ikus-entzunezko komunikabide zein komunikabide idatzitan. Azkenaldian egin dioten oparirik onena katana bat da.
Doku-forum: SETEM Hego Haizearen Fabricando Mujeres 2.0
SETEM Hego Haizeak bultzatutako Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanean oinarritzen den bigarren dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Ikerlanak bezala, dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.
Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania)
- Noiz? Azaroak 24, osteguna, 18:30etan
- Non? Sarobe (Urnieta)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? https://labur.eus/CBE2s
Jarduera hau Urnietako Udalarekin eta Jabekuntza Eskolarekin batera antolatzen da.