X
Tag

Antzerki Foroa: “Y si mueren los tritones” (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Ikuskizun honek gure elikatzeko moduak ingurumenean duen eraginari buruzko eztabaida ireki nahi du. Krisi ekosozial larri baten erdian gaude, eta horrek planetako pertsona eta izaki bizidun guztiei eragiten digu. Horregatik, ikuskizun honek ikusleen parte-hartze aktiboa bilatzen du, eszenaren funtsezko parte bilakatuz, bere buruari galderak eginez eta alternatibak modu kolektiboan proposatuz.

El Mar del Norte konpainiaren proiektua, Biela y Tierra kolektiboarekin elkarlanean.

14 urtetik aurrera

  • Noiz? Irailak 28, osteguna, 18:30etik 20:30era
  • Non? Aldabe Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Doan
  • Plaza-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
    Bioalai elkartearekin batera antolatutako jarduera

Sortzaileak:

El Mar del Norte antzerki konpainiaren burua Marta Cortel aktore eta titiritera da, komunitateekin proiektu artistikoak koordinatzen dituena. Konpainiaren ikuskizunak bere bizitza-esperientzietatik abiatzen dira eta artifiziorik gabeko antzerki hurbil bat sortzearen alde egiten dute, gertukoak, sakonak eta ikuslea hunkitzeko gai diren istorioekin.

Biela y Tierra tokiko landa-ekimenak ikertzen, bisitatzen eta zabaltzen dituen emakume-taldea da. Ekimen horiek benetako alternatibak dira krisi ekosozialaren aurrean. Izan ere, gure elikadurak gizartea eralda dezake, eta gure herrietan etorkizunerako gakoak aurkitu ditzakegu.

Urria

Sukaldaritza tailerra: Antzinako jakintzen berreskurapena (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du udazkeneko baratzak eskaintzen dituen produktuetan eta Guatemalako errezetetan oinarrituta. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Guatemalako gonbidatu batekin labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratzeaz eta transmititzeaz hitz egingo dugu,  itxuraz urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak ezagutuko ditugularik.

  • Noiz? Urriak 26, osteguna, 17:30etik 19:30era
  • Non? Bioalai (Txalaparta kalea 23, Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? 10 €
  • Izen-ematea? Formularioa 
    Zentzuz Sarearekin, Biaalairekin eta Bionekazaritzarekin batera antolatutako jarduera.

Prestakuntza-emaileak:

Marta Francisco, 15 urtetik gorako esperientzia duen elikadura-hezitzailea. Janari onak, mimoz prestatuak eta gustuz prestatuak jatea da bere plazer handienetako bat.

Hermelinda Chicop Choxin, Guatemalako emakume maia kaqchikel bat da. Psikologian ikasketak ditu, eta bere komunitatean (Santiago Sacatepéquez) Emakume Ehuleen Kontseiluko eta AFEDES erakundeko talde teknikoko kide da. Erakunde horrek emakumeek, bereziki indigenek, bizi dituzten desberdintasun- eta bazterketa-baldintzak hobetzea du helburu. Bertan, Emakumeen Autonomia Fisikorako Programa koordinatzen du. Programa horrek eskubideen erabilera indartu nahi du pentsamendua deskolonizatuz eta emakumeen eta haien herrien bizitza eta duintasuna zapaltzen duten sistemak identifikatuz. Gaur egun, AFEDESen laguntzarekin, kiropraktikan diplomatu bat ikasten ari da, emakume maien osasunaren arreta integrala indartzeko.


Topaketa: Lurraren defentsan (docuforum) (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Topaketa honetan Arabako eta Guatemalako landa-ekimenak ezagutuko ditugu, hain zuzen, lurraldea zein benetan iraunkorrak eta arduratsuak diren ekoizpen-eta kontsumo ereduak defendatzen dituzten ekimenak. SETEMen eta medicusmundiren ikus-entzunezko proiektu bana ikusi ondoren, protagonistetako batzuekin hitz egingo dugu, aurre egin behar dituzten erronkak sakonago ezagutzeko.

  • Noiz? Urriak 27, ostirala, 18:00etatik 19:30era
  • Non? Antzokia (Amurrio)
  • Prezioa? Sarrera librea da, toki guztiak bete arte.
    medicusmundi Araba erakundearekin batera antolatutako jarduera.

Parte-hartzaileak:

Hermelinda Chicop Choxin, Guatemalako emakume maia kaqchikel bat da. Psikologian ikasketak ditu, eta bere komunitatean (Santiago Sacatepéquez) Emakume Ehuleen Kontseiluko eta AFEDES erakundeko talde teknikoko kide da. Erakunde horrek emakumeek, bereziki indigenek, bizi dituzten desberdintasun- eta bazterketa-baldintzak hobetzea du helburu. Bertan, Emakumeen Autonomia Fisikorako Programa koordinatzen du. Programa horrek eskubideen erabilera indartu nahi du pentsamendua deskolonizatuz eta emakumeen eta haien herrien bizitza eta duintasuna zapaltzen duten sistemak identifikatuz. Gaur egun, AFEDESen laguntzarekin, kiropraktikan diplomatu bat ikasten ari da, emakume maien osasunaren arreta integrala indartzeko.


Tailerra: Sendabelarrak eta antzinako jakintzak (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Lantegi honetan Arabako eta Guatemalako sendabelarrek gaixotasunak tratatzeko eta prebenitzeko dituzten propietateen inguruko antzinako jakintzak partekatuko ditugu, itxuraz urrun dauden tradizioen artean puntu komunak aurkituz. Tailerra amaitzeko, paseo botaniko bat egingo dugu Salburua parkean, landare batzuk ezagutzen eta prestatzen ikasteko eta, horrela, ezagutza hori modu praktikoan erabiltzen ikasteko.

  • Noiz? Urriak 29, igandea, 11:30etik 14:00etara
  • Non? Ataria Interpretazio zentroa (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa?  5 €* (SETEMeko kideak dohainik).
    *Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
  • Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emaileak:

Guillermina García Márquez, Argentinan jaioa, Brasilgo faveletako eta Mexikoko komunitate indigenetako hezkuntza-proiektuetan aritu da irakasle. Gaur egun Euskal Herrian bizi da eta sendabelarren erabileran trebatzen jarraitzen du sendalari eta botanikako profesionalekin. 2017An, auzolagun batzuekin batera Pachamama Amalurra Elkartea sortu zuen, Arabako landa-eremuko kultura eta natura-ondarearen alde lan egiteko.

Hermelinda Chicop Choxin,  Guatemalako emakume maia kaqchikel bat da. Psikologian ikasketak ditu, eta bere komunitatean (Santiago Sacatepéquez) Emakume Ehuleen Kontseiluko eta AFEDES erakundeko talde teknikoko kide da. Erakunde horrek emakumeek, bereziki indigenek, bizi dituzten desberdintasun- eta bazterketa-baldintzak hobetzea du helburu. Bertan, Emakumeen Autonomia Fisikorako Programa koordinatzen du. Programa horrek eskubideen erabilera indartu nahi du pentsamendua deskolonizatuz eta emakumeen eta haien herrien bizitza eta duintasuna zapaltzen duten sistemak identifikatuz. Gaur egun, AFEDESen laguntzarekin, kiropraktikan diplomatu bat ikasten ari da, emakume maien osasunaren arreta integrala indartzeko.

Azaroa

Topaketa: Umore feminista zure kontsumorako (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskainiko dizkigute SETEM Hego Haizearen Indarkeria kontsumitzen dugu? aztelanaren emaitzen gainean. Hots, ironiaz, nork bere esperientzia pertsonalaren arabera, edertzeko produktuak, fikziozko telesailak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistaren egoerei ekingo diete.

  • Noiz? Azaroak 16, osteguna, 19:00ean
  • Non? Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriuma (Arrasate)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
    Jarduera hau Arrasateko Emakume Txokoarekin batera antolatzen da.
  • Noiz? Azaroak 17, ostirala, 19:00etan
  • Non? Emakumeen Etxea  (Zarautz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? emakumeen-etxea@zarautz.eus / 943 005 136
    Jarduera hau Zarautzeko Emakumeen Etxearekin eta Parekidetasun Sailarekin batera antolatzen da.
  • Noiz? Azaroak 18, larunbata, 20:00etan
  • Non? Antzokia (Amurrio)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
    Jarduera hau Laia Eskola eta Amurrio Udaleko Berdintasun Sailarekin batera antolatzen da.

Artista gonbidatuak:

Belen Nevadok 1993an hasi zuen aktore ibilbidea, Arte Eszenkikoekin hiru urtez harremanetan egon ondoren, Elena Armengoden zuzendaritzapean hainbat ikuskizun eginez. 1996an La Seta Pasote izeneko punk-rock talde performatibo feminista sortu zuen Catherine Marsórekin batera. 1999an Detritus Teatrus kultur elkartea sortu zuen eta, besteak beste, Las punkis también lloran muntaia egin zuen. 2003an antzezle lanetan aritu zen Pikor Teatro taldean, Al fondo a la derecha eta Ellas Bailan Solas antzezlanetan. 2009tik tailerrak ematen ditu Ahalduntze Eskoletan, normalean Emakume Txokoan (Arrasate). 2020an, SETEM Hego Haizearen Umore feminista zure kontsumorako ekitaldian parte hartzeaz gain, Laia Eskolarekin kolaboratu du Sola en un bar bideoklipa eginez. Gidoilari, zuzendari eta antzezle bezala egin dituen lanik nabarmenak Ovarios verdes fritos, Confieso que he fingido, Levántate y mea de pie, Que corra la sangre eta Sofocos dira; azken hori, gaur egun ikusgai dago.

Silvia Albert Sopale sortzaileak bere konpainia sortu du, No es país para negras, eta horrek bere lehen ikuskizunetik hartu du izena; ikuskizun haren eskutik, Espainian zehar ibili da eta haren 150 emanaldi eman ditu. Alma alabarentzat erreferente bila ari izanak berau erreferente bilakatu du, afrikar ondorengoen komunitatearen barruan nahiz hortik kanpo. Afro-espainiarren eta afrikar ondorengoen Hibiscus elkarteko kide da, baita diasporako artistak biltzen dituen Colectivo Tinta Negra kolektibokoa ere. Periferia Cimarronas kooperatibaren bazkide sortzailea ere bada, Bartzelonan kulturgune bat kudeatzen duena. Bere lan sortzailea arrazismoaren aurkako mugimenduaren partaide dela aldarrikatzen du.

Elsa Ruiz jakintza-alor anitzeko artista da: komikoa, youtuber-a, irudigilea eta irrati eta telebistako kolaboratzailea. Bere YouTube kanalean Lost in Transition argitaratzen du, hots, asteko bideobloga, zeinean emakume trans gisako bere bizipenak eta iritziak eta LGTBIQ+ gizataldearekin loturiko gaiak partekatzen dituen. Frank Blancoren Vamos Tarde (Europa FM) irratsaioaren kolaboratzailea izan da Elsa Ruiz, baita Risto Mejideren Todo es Mentira (Cuatro) programarena ere. Bakarrizketak grabatu ditu programa hauetan: Phi Beta Lambda, La Resistencia (Movistar +) eta Comediants (À Punt).

 


Doku-forum: SETEM Hego Haizearen Fabricando mujeres (SARRERA DOAN)

SETEM Hego Haizeak bultzatutako Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanean oinarritzen den dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Ikerlanak bezala, dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.

Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania).

  • Noiz? Azaroak 9, osteguna, 18:30ean
  • Non? Saregile emakumeon* etxea (Orio)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte.
    Jarduera hau Saregile Orioko emakumeon* etxearekin batera antolatzen da.

 

  • Noiz? Azaroak 22, asteazkena, 18:00etan
  • Non? Auzoka Komunitate Zentroa (Bilbo)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte.
    Jarduera hau Margotu Elkartearekin batera antolatzen da.
Abendua

Bertso saioa: Kontsumista arruntaren koplak (SARRERA DOAN)

Ostiral beltzaren zoramenetik atera berriak, eta gabonetako zurrunbiloan sartzeko zorian… Geldi gaitezen une batez! Kontsumismoan itotzea ekiditeko bertso-saioa proposatzen dizuegu, lau emakume bertsolariren eskutik gogoeta feminista eta umorea batuz. Kontsumoak egunero sortzen dizkigun kontraesanei helduko diegu eta bertso artean irtenbideak bilatzen ere saiatuko gara.

  • Noiz? Abenduak 13, asteazkena, 19:00etan
  • Non? Aldabe Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Gonbidapenak? Sarrera librea tokiak amaitu arte

Bertsolariak:

  • Uxue Alberdi
  • Alaia Martin
  • Aroa Arrizubieta
  • Paula Amilburu

Gai jartzailea:

  • Aintzane Irazusta
Urtarrila-otsaila

Lantegia: Argi-kutsadura. XXI. mendeko ingurumen-, energia- eta kultura-erronka (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Bazenekien argiztapen artifizialak, gasek edo zaratak bezala, kutsa dezakeela ingurunea? Tailer honetan haren ondorio kaltegarriak ezagutuko ditugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (guztion eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezkoa izan behar du klima-aldaketarekin konprometitutako udalerrientzat. Tailerraren amaieran kalera atera eta modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteria hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.

  • Noiz? Urtarrilak 18, osteguna, 17:30etik 20:30era
  • Non? Teila Fabrika  (Donostia)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:

Susana Malón, fisikari, astronomo eta zientzia-dibulgatzailea da, argi-kutsaduraren arloan espezializatua. 13 urte baino gehiagoko esperientzia du argiteria publikoaren, argi-kutsaduraren eta gaueko ingurunearen eta zeruaren babesaren arloan.

 

Topaketa: Lurrean eta gorputzetan nahitaez lurreratzeko gakoak (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Lurra eta gorputzak haien gainetik eta hortik kanpo balego bezala begiratzen dituen kultura bat eraiki dugu. Hura posible egiten duen antolaketa natural eta sozialaren gainbehera da emaitza. Nola prestatu nahitaezko lurreratzea? Topaketa honetan, galdera honetan murgilduko gara. Banandua izan dena berriz konektatzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak partekatzeko gunea izango da.

  • Noiz? Otsailak 16, ostirala, 19:00etan
  • Non? Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Hizlaria:

Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.

 

Ikastaroa: Lurrean bizitzen ikastea: irudimen eta memoria ariketa bat (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Ikastaro honetan natura nola sakrifikatu dugun eta Lurrarekin eta gure artean nola konektatu dezakegun aztertuko dugu. Gure nahiak birpentsatzen ikasiko dugu, inguruko guztiarekiko modu duin eta errespetagarriagoan bizitzeko. Planetarekin eta geure buruekin dugun harremanari buruz hausnartzera eta eraldatzera gonbidatzen zaitugu!

  • Noiz? Otsailaren 17an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea, erabilera anitzeko aretoa (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? 15 €* (SETEMeko kideak dohainik)
    *Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
  • Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:

Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.

Martxo

Topaketa: Banka armagabetu, bakea eraiki (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Mahai-inguru honetan, banketxeek armamentuaren fabrikazioa eta gatazka armatuak nola ahalbidetzen dituzten aztertuko dugu, baita aliantza horren beste inpaktu izugarri batzuk ere. Baina ez gara salaketara mugatuko, banka armatu hori armagabetzeko moduaz eta bakea lortzeko bide ez-militarrak bilatzeko premiaz ere hitz egingo dugu, gizarte-mugimenduen eta gizarte zibilaren kanpainen garrantzia nabarmenduz. Hitzaldiak ekintza zehatzak eta irtenbide ez-belizistak bultzatuko ditu. Egin bat elkarrizketa garrantzitsu honekin!

  • Noiz? Martxoak 13, asteazkena, 19:00etan
  • Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Parte-hartzaileak:

Jordi Calvo ekonomialaria da, bakean, gatazketan eta garapenean Doktorea, eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauko ikertzailea bake kulturan, armagabetzean eta defentsaren ekonomian. Unibertsitateko irakaslea da hainbat arlotan: nazioarteko harremanak, gatazka armatuak, defentsa-ekonomia eta lankidetza eta GKEen ikastaroetako hezitzailea. Gainera, International Peace Bureau-ko Batzordeko lehendakariordea da.

Ana Ribacoba, Emakumeok Gerraren Aurka kolektiboko kidea da, hainbat emakume feminista antimilitaristen taldea. 2016ko urrian okupatu zuten lehen aldiz kalea. Guzti honen aurka azaltzen dira: gerrak, Euskal Herriko ekoizpen militarra, gure bizimodu apetatsua asetzeko beste herrien espoliazioa eta gatazka egoeretan ematen den emakume eta neskatoen kontrako muturreko indarkeria. Sistema patriarkala desegin nahi duten feminista gisa, gerraren aurka daude, gerrak patriarkatuaren adierazpen nagusia direlako. Antimilitarista gisa, armen, armaden eta politikaren, bizitzaren eta buruen militarizazioaren aurka daude. Besteak beste, hileko hirugarren ostiral guztietan biltzen dira, 19:30ean, Dato kaleak eta Gasteizko Posta kaleak bat egiten duten tokian.

 

Ikastaroa: Desobedientzia zibila eta feminismoa (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Eraldaketa politikorako tresnatzat hartuko dugu desobedientzia zibila, eta, horretan sakontzeko asmoz, hainbat kanpaina aztertuko ditugu, baita gaur egungo testuinguruan parez pare dituen erronka, aukera eta oztopo batzuk. Feminismoak antimilitarismotik datozen erresistentziak zeharkatzen dituela ikusiko dugu, eta emakume-taldeen eta borroka antimilitaristen harreman historikoaz eta emakumeek gerretan baina, batez ere, berreraikitze- eta adiskidetze-prozesuetan duten paperaz jardungo dugu.

  • Noiz? Martxoak 16, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etaran
  • Non? Urnietako Elkarteen Etxea (Urnieta)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa
    Jarduera hau Bagara Talde Feministarekin batera antolatzen da.

Prestakuntza-emailea:

Madrilgo Asanblea Antimilitaristak urte luzez antimilitarismoan jardun duten ekintzaileak biltzen ditu, gerrak eta militarismoa salatzen dituzten ekintza zuzen ezbiolentoak egiteko helburuarekin.

 

Erakusketa: “Yemen: Gosea, gerraren beste zauria” Pablo Tosco, World Press Photo 2021eko sariduna (DOAKO SARRERA)

Ezagutu Yemengo gerraren errealitate gordina World Press Photo 2021 lehiaketaren irabazlea izan zen Pablo Toscoren argazki erakusketaren bidez. Gatazkak orain arte iraun duen sei urteetan, irudiek suntsipena, behartutako lekualdaketa eta biziraupenaren aldeko borroka atzematen dituzte. Bidaia bisual honek erresilientzia nabarmentzen du desolazioaren erdian eta Yemengo gerrak pertsonetan dituen ondorioak jorratzen ditu. Esperientzia hunkigarria, galdu nahiko ez duzuna!

  • Noiz? Martxoaren 16tik, larunbata, apirilaren 10era, asteazkena, 08:00etatik 21:30era
  • Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea

Argazkilaria:

Pablo Tosco, 2021ean World Press Photo saria irabazi zuen foto-bideo-kazetari argentinarra. Bere lana gatazka armatuek, krisi klimatikoak eta desberdinkeriak pertsona ahulenen bizitzan duten inpaktuan ardaztu du. Lan hauek Espazio Angularren (giza eskubideetan zentratua) eta Sonda Internacionalen (krisi klimatikoan espezializatua) aurki daitezke.

 

Topaketa: Biziraupenaren islak: Pablo Toscoren lentearen atzean Yemengo gerran (gazteleraz) (DOAKO SARRERA)

Pablo Toscok, World Press Photo 2021 lehiaketaren irabazleak, Yemengo gerrari buruzko argazki harrigarrien atzean dauden istorioak kontatuko ditu. Beren bizitzak berreraikitzen dituzten arrantzaleetatik hasi eta kanpamendu inprobisatuetara lekualdatutako familietaraino, hitzaldi honek aukera paregabea eskaintzen du erakusketaren protagonisten esperientziak sakon ezagutzeko eta ahaztutako gatazka baten konplexutasunak ulertzeko.

  • Noiz? Martxoak 21, osteguna, 18:30ean 21:30era
  • Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Hizlaria:

Pablo Tosco, 2021ean World Press Photo saria irabazi zuen foto-bideo-kazetari argentinarra. Bere lana gatazka armatuek, krisi klimatikoak eta desberdinkeriak pertsona ahulenen bizitzan duten inpaktuan ardaztu du. Lan hauek Espazio Angularren (giza eskubideetan zentratua) eta Sonda Internacionalen (krisi klimatikoan espezializatua) aurki daitezke.

Moda Jasangarria

Erakusketa: “Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea”

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik “tira” egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz. Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

  • Noiz? Apirilaren 12tik, ostirala, maiatzaren 2ra, osteguna, 08:00etatik 20:30era.
  • Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina  <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.

 

Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz

Lantegi honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara, ehun-collageko praktika bat eginez, brodatua, argazkia eta ilustrazioa bateratuta. Bigarren saioan, arroparen ekoizpen eta kontsumoari buruz arituko gara elkarrizketan. Zer dio gure arropak gutaz? Badago modurik merkatuak inposatutako arropa-kontsumoa deseraikitzeko? Gogoeta horren inguruan, ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu, parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua bateratuta.

Emakumeei* zuzenduta

  • Noiz? Apirilak 12, ostirala, 17:00etatik 20:00etara eta apirilak 13, larunbata, 9:00etatik 14:00etara
  • Non? Emakumeen Etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Abonuarekin 6,79€ / Abonorik gabe 11,41€
  • Izen-ematea? 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
     Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolarekinbatera antolatutako jarduera.

Prestakuntza-emailea:

Mottainai.ZGZ, kolektibo bat da, ikuspegi feminista eta komunitarioa duen ehun-artea sustatzen duena. Horrela ekarpena egiten dugu bizitzaren errespetuan oinarrituriko gizarte bat eraikitzeko, hain zuzen, aukera etikoa, harremanezkoa, politikoa eta ekonomikoa den errespetu batean. Gure gizartearen erronkei aurre egiteko ekintza soziokulturalak egiten ditugu batez ere. Zaragozan HILAKU ehun-artearen urteroko topaketa antolatzen dugu, estatuko zein nazioarteko artistak eta kolektiboak bilduta. Aracnología Social deritzon proiektua garatzen ari gara: ehun-arteko laborategi bat, Harinera.ZGZ arte komunitario zentroan. Ikastaroak ematen ditugu hainbat ehun-teknikaren inguruan, baita ehunezko narratibako mintegiak ere, ikerketa sozial komunitariorako metodologia gisa.

Lantegia: La trama, antzinako ehungintzako lanbideen tailerra  (IZENA EMAN BEHAR DA)

Tailer honetan, haria egiteko erabiltzen diren zuntzak eta sorkuntza-prozesuan erabili izan diren tresnak ezagutu eta erabiliko ditugu. Tindu naturalen magian sakonduko dugu, ehunak tindatzeko erabili izan diren landareak eta koloreak ezagutuz. Ehungailuen historia eta bilakaera ikusi ahal izango dugu Neolitotik gaur egunera arte, eta gero etxera eramango dugun ehun bat egiten dugun bitartean, horren egitura ezagutu eta ikasiko dugu. Gainera, ipuinak, jolasak eta abestiak partekatuko ditugu, emakumeen ekarpen kulturala aitortuz.

  • Noiz? Apirilaren 19an, ostirala, 17:00etatik 19:30era.
  • Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? 5€* (SETEMeko kideak dohainik)
  • Izen-ematea? Formularioa
  • Noiz? Apirilak 20, larunbata, 11:30etik 13:30era
  • Non? Gaztegune (Muskiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? berdintasuna@muskiz.com / 946709936 / 688896571 (Whatsapp)
    Jarduera hau Muskizeko berdintasun arloarekin batera antolatzen da.

Prestakuntza-emailea:

Marta Valdivielso antzinako ehungintzako lanbideetan aditua eta dibulgatzailea da. Bere ibilbidean gizarte hezkuntzan duen esperientzia ehun-artearekiko grinarekin konbinatu du. Ama jostuna izanik, Guatemalara egindako bidaia batean ehungailuen mundua ezagutu zuen, harien unibertsoa bere bidean berriro gurutzatu zelarik. Emakume indigenen eskutik, landareekin tindatzen eta ehun tradizionalak gerriko ehungailuarekin egiten ikasi zuen. Antzinako ehungintzako lanbideetan ikertu eta profesionala bilakatu da, hala nola iruntzian, tindu naturalean eta ehuntzean. La Trama proiektuaren sortzailea da, eta bertan tailer artistikoak eta kulturalak garatzen ditu, tradizioaren ezagutza horiek bizirik mantentzeko.

 

Mahai-ingurua: Top Manta eta Ker Fatou: aldarrikatzen eta kulturak hurbiltzen dituen moda

Mahai-inguru honetan Top Manta (Bartzelona) eta Ker Fatou (Bilbo) ekimenen istorioak ezagutuko ditugu, arropa eta osagarriak egin eta saltzen dituzten ekimenak direnak, hain zuzen. Baina proiektu hauetan modaz haratago elementu asko elkartzen dira: artisautza, migrazioak, bidezko merkataritza, antirrazismoa, ekonomia solidarioa, oihalen hizkuntza… Gonbidatuekin batera, euren proiektuen jatorria eta helburuak ezagutuko ditugu, izan dituzten erronkak eta merkaturatzen dituzten artikuluen esanahi kultural eta sinbolikoa ere bai.

  • Noiz? Apirilak 23, asteartea, 18:30etik 20:30era
  • Non? Montehermoso (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea 

Moderatzailea:

Tania Cañas Siriany, Hegoaldetik Enarak Kooperatiba Feministakoa, Zuzenbidea ikasi zuen, berdintasun teknikaria da eta giza eskubideen arloan esperientzia dauka. Katherine Astudillorekin batera Enarak Kooperatiba sortu zuen, emakumeen eskubideen eta ekonomia sozial eraldatzailearen arloan lan egiten duena ikuspegi feminista eta dekolonialetik, metodologia libertario eta emantzipatzaileekin.

Parte hartzaileak:

Top Manta 2017an sortu zen, Bartzelonako Kaleko Saltzaileen Sindikatuaren arropa sozial eta solidarioaren marka gisa. “Mantero”en bizi-baldintzak hobetzeko sortutako marka da, irizpide etiko eta iraunkorrekin sortutako proiektua, migratzera behartu beharrean tokiko komunitateen etorkizuna bermatzen duena.

Ker Fatou Bilbon dagoen denda bat da, Fatou Diengak 2019an irekitakoa. Senegalgo, Euskal Herriko eta Espainiako kulturen arteko topagune izan nahi du, Afrikako oihalen eta artisau-artikuluen bidez, gehienak senegaldarrak.

Maiatza

Lantegia: Basa-landareen sukaldaritza-hizkuntza (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Olarizuko Lorategi Botanikoaren despentsa naturalean barrena egingo dugun ibilbide honetan, ahanzturatik erreskatatuko dugu basa-landare jangarrien bilketaren balio gastronomiko eta soziala, bidean landare horiek ezagutzen ikasiko dugularik. Paseo bat emango dugu espezie jangarriak aurkitu eta identifikatzeko, eta solasaldian arituko gara sukaldean izan dezaketen aplikazioei buruz. Amaitzeko, lorategiaren zati txiki bat dastatuko dugu.

  • Noiz? Maiatzak 17, ostirala, 17:00etatik a 19:30etara,
  • Non? Olarizuko Lorategi Botanikoa, Etxaldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen ematea? Formularioa (Hemen sakatu)

Prestakuntza-emailea:

Blanca del Noval,  Basque Culinary Centerren (Donostia) Gastronomiako eta Sukaldaritza Arteetako lizentziatura amaitu ondoren, munduko hainbat jatetxe ospetsutan lan egin zuen, hala nola IndeWulf (Belgika) eta Central (Peru) jatetxeetan. Basque Culinary Centerren ikertzaile eta irakasle izan zen, eta hainbat gai jorratu zituen, hala nola hartzidura, landare basati jangarriak, elikagaiak alferrik galtzea eta gastronomiaren bidezko lurralde-garapena. “Silvestre”, landare basati jangarriei buruzko liburua; eta “Descartes”, elikagaien hondakinen errebalorizazioari buruzko liburuen egilea da. Gaur egun, gai horiekin lotutako proiektuetan sartuta jarraitzen du, ikerketatik, aholkularitzatik eta ekintzailetzatik, batzuetan garapen- edo estrategia-proiektuetan murgilduta, El País bezalako egunkarietarako idazle, ekitaldi antolaketan, eta abar. Horren guztiaren helburua ondo jatearen aldeko sentsibilizazioa sustatzea da, egun erabiltzen ez diren produktuen balioa handitzea (adibidez, basa-landare jangarriak) eta gastronomiaren bidez garapen iraunkorra sustatzea.

 

Ikastaroa: Tierra Papel Tijera ekimenari bisita Salzedon (Araba) (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Bisita honetan Salcedon (Araba) kokatutako proiektu agroekologiko bat ezagutuko dugu, berau sortu zuten pertsonen eskutik. Haiekin solasaldian ezagutuko ditugu urte hauetan emandako urratsak, baita aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ere, eta gure lurraldean beraiena bezalako proiektuen egoera azalduko digute. Horrez gain, Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoa izango dugu, elikadura-subiranotasunaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalena eskainiko diguna.

  • Noiz? Maiatzak 25, larunbata, 10:30etik 14:00etara.
  • Non? Vitoria-Gasteizetik autobusez abiatuta, 9:30ean; itzulera, 14:30ean
  • Prezioa? 10 €* (SETEMeko kideak dohainik) *Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
  • Izen-ematea? Formularioa


Prestakuntza-emaileak:

Tierra Papel Tijera proiektu agroekologikoa da, non nekazaritza familiarra eta baserrikoa praktikatzen duten. Ingurune hurbilean merkaturatzen dituzten barazkien laborantza da oinarria, nahiz eta lekaleak edo barietate tradizionaletako gariak ere ekoizten dituzten. Beren proiektua eraldatzailea dela pentsatzea gustatzen zaie, eta, horregatik, parte hartzea interesgarria iruditzen zaien kolektiboei irekita dago. Tokiko ekoizleen elkarteetako, nekazarien mugimenduetako, kontsumitzaileen elkarteetako eta nekazari ekologikoen elkarteetako kide dira.

Isa Álvarez Vispo nekazarien alaba eta biloba, hezitzailea eta agroekologoa. Baladre Koordinazioaren parte eta URGENCI, Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza Sareko lehendakaria.

 

Showcooking: Eraldaketa lapikoan (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du, gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorreko beste batzuekin konbinatuko dituena. Guzti guztiak, nekazari txikiek modu duin eta iraunkorrean landutako produktuak. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko ZENTZUZ sarearen eskutik, erabiliko ditugun osagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu.

  • Noiz? Maiatzak 30, osteguna, 18:30etik 19:30era
  • Non? Lakua GEko sukaldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa (Hemen sakatu)

 

  • Noiz? Maitzak 31, ostirala, 17:30etik 19:30era
  • Non? Aldabe GEko sukaldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa (Hemen sakatu)ZENTZUZ Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko Sarearekin batera antolatutako jarduera.


Prestakuntza-emailea
k:

Marta Francisco, 15 urtetik gorako esperientzia duen elikadura-hezitzailea. Janari onak, mimoz prestatuak eta gustuz prestatuak jatea da bere plazer handienetako bat.

ZENTZUZ Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko sarea.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar