X
turbantes de pelo afro

    Prestakuntza-eskaintza plazaratuko dugu 2019-20rako, eta Afroféminas-ekin batera inauguratuko dugu

    Begirada afrofeminista bat: arrazismoa eta matxismoa merkatu librearen aroan” izenburuko jardunaldiarekin jarriko dugu abian Balio Faktoriaren 2019-20 ikasturtea. Sarrera librekoa, irailaren 26an egingo da, 18:30etan, Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan. Han, udazken-negu hauetan aurrera eramango ditugun prestakuntza eraldatzaileen programa ezagutzera emango dugu, dagoeneko kontsultagai ESTEKA HONETAN.

    Ekitaldian Khady Fall izango dugu gurekin, Afroféminas kolektiboko aktibista bat. Onlineko komunitate bat dira, iritziaren, kazetaritzaren, literaturaren eta poesiaren bidez afro-jatorrikoak / beltzak eta arrazializatuak diren emakume gaztelaniadunei ahotsa eta ikusgaitasuna ematen diena.

    Fallekin egingo dugun ibilbidean, arrazakeriaren eta gizarte-klasearen arteko harremana izango dugu hizpide, edo nola normalizatzen dituen publizitate hegemonikoak jokabide sexista, arrazista eta homofoboak, desparekotasunak sortzen lagunduta. Nola aurre egin diezaiokegu horri geure kontsumoaren bidez?

    Aurretik, Balio Faktoriaren udazken-neguetako programazioa aurkeztuko dugu; dena dela, izena emateko epea dagoeneko irekita daukazue. Aurreko edizioetan bezala, hil bakoitzean prestakuntza-jarduerak antolatuko ditugu kontsumoari loturiko gai baten inguruan. Hala, sasoi honetan, bidezko alternatiba jasangarriak aztertuko ditugu, bai eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo bat ere, arroparen kontsumoan sakonduko dugu, eta bizimodu jasangarriagoen bila ibiliko gara.

    charla con afroféminas: racismo y machismo en la era del libre mercado

    Faktoriaren lehen ikasturte osoaren arrakasta lortu nahi dugu berriz ere: ikasturte horretan, hain zuzen, 800 lagun baino gehiago izan genituen gurekin, 25 jardueratan. Horregatik, jauzi bat egin, eta edizio honetan gure programazioa toki gehiagotara hedatuko dugu: Gasteizen, Errenterian eta Eibarren egongo gara. Gainera, oraingoan ere, Faktoriaren prestakuntza-jardueretan parte hartzeak aukera emango du SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen elkartasun-auzolandegietara bidaiatzeko.

    Presta zaitez eraldatzeko. Izena eman orain bertatik gogoko dituzun jardueretan!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar