X
Tag

    Balio Faktoria martxan jarriko da bertoko haziak landatuz

    Joan den ostegunean, hilak 6, Balio Faktoriaren 2022-2023 ikasturtearen aurkezpena ospatu genuen. Bertan, Charo Moránek (Ekologistak Martxan) eta Javier Barriosek (Sinplástico) hainbat gako eman zizkiguten “kontsumismo jasangarriaren” zurrunbiloan ez galtzeko. Gogorarazi ziguten benetan “berdeena”, kontsumitu aurretik hausnartzea dela: behar al dut?, dagoeneko daukadan zerbait aprobetxa dezaket? Baina, batez ere, gure kezka berberak dituzten beste batzuekin antolatzea, pixkanaka alternatiba bidezkoagoak eta arduratsuagoak sustatzeko eta, zergatik ez, prozesuan ondo pasatzeko.

    Horrelako alternatibei buruz hitz egiten hasteko, urrian lurrari, elikadurari eta kulturari lotutako bi proiektu ekarriko dizkizuegu, bata bestetik urrun daudenak baina komunean asko dutenak, haziak eta aniztasunaren berreskurapena.

    Bertoko haziak: aniztasuna, jakintza eta zaporeen berreskuratzea Euskal Herrian eta El Salvadorren” mahai-inguruan, Euskadiko Hazien Sarearen eta El Salvadorreko REDES fundazioaren esperientziak trukatuko ditugu. Aniztasun biologiko zein kulturaleko altxor horiek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutuko ditugu, eta zergatik den garrantzitsua bizitza- eta elikadura-iturri hori pribatizatzen eta homogenizatzen duten multinazionalen aurrean amore ez ematea.

    Topaketa Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da, urriaren 27an, osteguna, 18:30ean, eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Zuen zain gaude!

    Cartel mesa redonda semillas km0

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar