X
Tag

    M8ko kontsumo greba feminista prestatzen

    Martxoaren 8a hurbil dugu, eta kontsumoa ardatz garrantzitsua izan den greba feministaren bi urteren ostean, herritarrak kontsumo sozietatearen eredu ekonomikoak emakumeen bizitza eta gorputzetan duen inpaktuaz jabetu dira.

    M8 berria heltzea baliagarria da ohartarazteko kontsumitzen dugunaren bidez presioa egin eta benetako berdintasuna eta ingurumenarekin errespetua duen gizartea eraiki dezakegula. Boikoterako deia bat, emakumeek gutxien ordaindutako sektoreetan gehiegizko errepresentazioa duten sistema ekonomikoa, aktibitatez kanpokoaren ondorio latzei aurre egin behar diete edo kutsaduraren ondorioak are gehiago ordaindu. Finean, emakumeen aurkako indarkeria matxistak burutu eta betikotzen dituen sistema.

    Kontsumo kapitalistaren gaineko gogoeta feminista aktibatzeko heldu da otsailean SETEMen Balio Faktoria, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerrietan egingo ditu ekintzak.

    Gogoeta umore puntu batekin hasiko dugu, Irantzu Varelarekin batera, Basauri, Errenteria, Ermua eta Aretxabaletan “Maitasun erromantikoaren eromen kontsumista” topaketan. Umore handiko bakarrizketa bat entzuteko aukera izango dugu. Bertan, aktibistak industria handiek maitasuna marketing estrategia bihurtu dutela aztertuko du.

    Ondoren, “Kontsumoko greba feministarantz, martxoan eta beti” tailerrean, Ekologistak Martxan-eko kideek gogoetatik ekintzara pasatzera animatuko gaituzte, produkzio eta kontsumo eredua eraldatzeko ekintza proposamenak kolektiboki pentsatuz. Tailer hauetan izena ematea beharrezkoa izango da, Gasteiz (Charo Moránekin), Ermua, Aretxabaleta eta Basaurin egingo direnak.

    Amaitzeko, “Salaketak josten, berrerabilitako ehun-sorkuntzen garapena” ikastaroa adin guztietako emakumeei zuzenduta dago, eta esperientziak, irakaspenak eta espazio publikora atera nahi diren salaketa esaldiak partekatzeko balio izango du. Esaldi hauek kamiseta edo amantaletan josiko ditugu, eta kontsumo greban edo beti erakutsi ahalko ditugu. Eva Balmisa artistak emango dituen tailer hauetan ere izena ematea beharrezkoa da, eta Bilbo, Ermua, Basauri, Agurain eta Izarran egiteko aukera egongo da.

    Ikus dezakezunez, Balio Faktoria zabaltzen ari da eta gero eta txoko gehiagotara heltzen ari da. Sar zaitez programan eta ez galdu hitzordurik!

    programa factoria de valores febrero 2020

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar