X
Tag
black friday vitoria

    Kontsumoa, zoriontasuna, generoa… Ez diezagutela ziria sartu!

    Kontsumitzeak zoriontasuna ematen duela sinestarazi digute -batez ere emakumezkoei-. Horretaz hausnartuko gara urtarrilean.

    Gabonetan inoiz ez baino gehiago, garaiko kontsumismoa eta industriak saltzen duen “kontsumo = zoriontasuna” ekuazioa kontuan hartuz, era arduratsuan kontsumitzeko alternatibak eskaintzea beharrezkoa dela. Hori dela eta, hona hemen Balio Faktorian urtarrilean eskainiko ditugun hiru formazio eraldatzaileak.

    “Kontsumoak zoriontasuna ematen al digu?” hitzaldiarekin hasiko dugu 2019 urtea, Charo Morán Ecologistas en Acción erakundeko kidearekin. Gaztelerazko topaketa hori irekia izango da, Gasteizko Montehermoso Jauregian (Betolaza Aretoan), urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan. Kontsumoa eta zoriontasunaren arteko lotura bat dagoen edo ez aztertuko dugun topaketan.

    “Kontsumo arduratsua eta generoa. Alternatiba feministak eraikiz” tailerra izango da hilabeteko bigarren jarduera. Gasteizko Emakumeen Etxean (Etxanobe Jauregia) izango da hitzordua. Conchi Piñeirok gidatuko du tailerra. Abiapuntuko gako batzuekin, halakoak parte-hartzaileen ezagutza eta esperientziekin elkarrizketan jarrita, kontsumo eremuen nahiz bizimoduen analisi bat egingo dugu. Guztion artean proposamen eraldatzaile batzuk osatuko dira, alternatibek, horrela, feminismoen begirada gehi dezaten eta eraldaketa sozialean lagun dezaten.

    Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da, eta izen emateak 010 zenbakian, Gizarte Etxeak eta Kirol Instalazioetan edo www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna webgunean egin ahalko dira.

    Eta hilabetea ixteko Donostiara mugituko gara. “Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna” ikastaroa abiatuko dugu (euskaraz) Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Bilgune Feministaren kidea den Maddalen Aduriz izango da irakaslea eta datozen urtarrilaren 23 eta 24an, goizeko 10:00etatik 14:00etara burutuko dugu. Helburua: emakumeok zapaltzen gaituen moda eredu dominantea deseraikitzea eta gorputzen aniztasuna inbisibilizatzen duten estereotipoak eta kanon estetikoak irauli. Aldez aurretik eman behar da izena.

    Kontsultatu 2019 urterako dugun programa, animatu eta errealitatea eralda dezagun elkarrekin!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar