X
Tag
consumo responsable frente al cambio climático

    Kontsumo arduratsua klima-aldaketa geldiarazteko

    Irailaren 27an klimaren alde eginiko mobilizazio eta grebaren ondoren, argi geratu da mundu-mailako aldaketa behar dela, klima-aldaketa geldiarazteko. Gobernuek urgentziazko neurriak hartu behar dituzte.

    Baina SETEMen pentsatzen dugu pertsona bakoitzak ere neurriak har ditzakegula arlo horretan, gehien ezagutzen duguna abiapuntu, kontsumo arduratsua, alegia. Izan ere, kontsumitzen dugun edozein gauzak baditu inpaktuak ingurumenean ere. Horregatik, urrian, gure ohiturak berraztertu, eta alternatibak bilatuko ditugu, arduraz kontsumitzea xede.

    Horretarako, hiru jarduera prestatu ditugu, eta nahiko genuke haietan parte hartuko bazenu.

    Urriaren 9an, asteazkena, hasiko gara, mahai-inguru batekin: ‘Plastikozko uharteak eta zaborrezko mendiak. Amaiera eman ahal diogu erabili eta botatzeko kulturari?’. Sinplástico kooperatiba eta onlineko dendarekin elkartuko gara, plastikoaren kontsumoa nola murritz dezakegun aztertzeko, ingurumenaren arazo bihurtu da eta. Gasteiz Zero Zabor plataformak ere parte hartuko du, hondakinen tratamendua hobetzeko lantzen dituen proposamenak direla eta. Hitzordua Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izango da (Barandiaran Aretoa), arratsaldeko 19:00etan.

    Urriaren 18an, ostirala, zaintza pertsonalean jarriko dugu arreta, kosmetika naturalaren eta bidezko merkataritzaren inguruko lantegi batekin, Metiken eskutik. Lantegian, bakoitzak egindako bi krema eramango ditu bere etxera, eta sendabelarrez, haien erabileraz eta haien onurez ikasteko aukera izango dugu. Izena eman behar da aurretiaz, eta Vitoria-Gasteizko Simone de Beauvoir elkarte-etxean egingo da, 17:30etik 20:30era.

    Kontsumo arduratsuari buruzko hilaren amaieran, ikastaro bat izango dugu: ‘Borrokako kontsumoa: kontsumo kritiko eta eraldatzaile baterantz’. Nazareth Castro eta Laura Villadiego ikerketa-kazetari eta Carro de Combate proiektuaren sortzaileek emango dute. Inor ez haiek baino aproposagorik kontsumitzea ekintza politikoa dela jabetzeko eta alternatiba arduratsuen inguruan gogoeta egiteko. Prestakuntza-jarduera hau urriaren 25ean eta 26an egingo da, ostiralean 16:30etik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Honetarako ere izena eman beharko da.

    Urgentziazko neurriak eska ditzagun klima-aldaketa geldiarazteko… eta praktikan jar ditzagun pertsona bakoitzak, kontsumo arduratsuaren bidez! Zuen zain egongo gara SETEMen Balio Faktorian.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar