Munduko pandemia “etsai ikusezin baten aurkako guda” bat bezala aurkezten duten komunikabide nagusien iruditeriaren aurrean, Balore Faktoriatik egungo egoera eredu kapitalista jasangaitz baten ondorio bezala aztertzen duten gogoeta kritiko batzuk jaso nahi izan ditugu. Gainera, krisia gure mundua bizitzeko modu berri bat eraikitzeko aukera bezala ikusten dute: kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaile baten bidez.
Horretarako, Balore Faktoria sare sozialetara zabaldu da #FaktoriaEtxean bidez, hiru emakume aktibista protagonista dituzten kontsumo arduratsuaren aldeko hitzaldi birtual batzuekin: Marion de La Porte, Sinplástico; Lucía Mbomío kazetaria eta Nazaret Castro, Carro de Combate.
Euren begirada eta jarduera eremu ezberdinen bidez, hiru emakume hauek Covid19ak sortutako pandemia mundialak gure kontsumo ereduan duen inpaktuaren gaineko gogoeta egin dute, banakakotik kolektibora (auzora), makroraino, mundu mailan.
Begirada holistiko batetik, Carro de Combatek egoera hau sistema kapitalista bizitza mantentzearekin bateraezina izatearen ondorioetako bat bezala azaltzen du. Covid19ak sortutako pandemia “gure ekosistemak egindako arreta dei bat bezala uler daiteke, normaltasun kapitalista eta biozida horretara ezin gaitezkeela itzuli esaten duena”, esan zuen, zorrotz, Nazaret Castro kazetariak.
“Bataz beste 6.000 kilometroko ibilbidea egin duten produktuak kontsumitzen ditugu, eta hori ez da jasangarria”, salatu du Castrok, eta gogorarazi du “hau ez dela birus baten aurkako guda, krisi ekologiko baten ondorioa baizik”, jasangarria ez den produkzio eredu batena, aurkako egoera baten aurrean ahulgarri egiten gaituena.
Carro de Combate kazetari independenteek osatutako kolektiboa da, kontsumitzen ditugun produktuen jatorria eta enpresa produktore nagusien aztarna sozioanbientala ikertzen dutenak. Pertsonek modu kritikoan kontsumitu ahal izateko informatzea dute helburu. “Kontsumoa ekintza politiko bezala ulertzeak gure eguneroko kontsumoak maila lokal zein globalean duen inpaktuaren kontzientzia hartzen laguntzen digu”. Ez gara gizabanako isolatuak; interdependenteak eta ekodependenteak baizik.Carro de Combaten monolaborean oinarritutako egungo produkzio ereduaren ondorioak aztertzen dituzte, ekosistemen aniztasuna suntsitzen duena eta ahultzen gaituena (gu eta gure ingurua). Castroren ustez, monolaboreen hedapena eta ekosistemen suntsiketa gaixotasunak zabaltzeko jatorrietako bat da, besteen artean zoonosia; animaliengandik pertsonengana transmititutako Covid19a bezala.
Pandemia, eraldatzeko aukera bat
“Berrogeialdi epe hau gure eguneroko kontsumoa berrikusteko aprobetxatu dezakegu”. Supermerkatu handietan erosi ordez, komertzio txikietan erosten saiatu behar gara, ekoizle txikiei edo ekonomia sozialeko ekimen ezberdinen bidez. Zero kilometro produktuak kontsumitzen saiatu behar gara, hau da, gure inguru hurbilean ekoizten direnak, denboraldikoak.
Lucía Mbomío kazetariak, Aquí la Tierra programan parte hartzen duenak, gogorarazten digu “komertzio txikiak produktu bat baino gehiago ematen dizula: horren atzean harreman bero eta gizatiarra sortzen duen pertsona bat dago”. “Orain, inoiz baino gehiago, gogoratu behar ditugu pandemia garaian ere irekitzen ari diren komertzio txikiak”.
Mbomíok aztertu zuen konfinamenduak auoetako nortasuna errekuperatzeko balio izan duela, eta sortu diren auzokideen laguntza sareak baloratu zituen, lehendik existitzen ziren auzokideen elkarteak edo osasun zentroak bezalako beste egiturekin koordinatzen ari direnak.
“Orain inoiz baino gehiago ari gara auzoetan elkarbizitzen” eta euren esentzia eta gure etxeetakoa errekuperatzen ari gara. Adibidez, “etxebizitza batzuetan oraindik daukagun argi-patioa konektatu eta elkar ezagutzeko espazio bat da berriz ere, hor daude bizitzak aurrera jarraitzen duela esaten diguten usain eta soinuak”.
Konfinamenduak gure errutinak eraldatu ditu. Mbomíok azaldu zuen etxean geratu behar izateak normalean egiteko denborarik ez duen eguneroko lanak egiteko denbora izatea ekarri diola, bazkaria prestatzea edo asteko menua planifikatzea bezain oinarrizkoak eta nahitaezkoak diren gauzak: “normalean gaueko hamarretan heltzen naiz etxera, eta ez dut nire menua antolatzeko denborarik, orain nire dieta antolatzen ari naiz, askoz hobeto jaten ari naiz eta hobeto sentitzen naiz”.
Une hau gure kontsumoa birplanteatzeko aprobetxatu, agobiatu gabe
“Berrogeialdi honek gure mugimendu askatasunari mugak jarri dizkio, eta beraz, gure kontsumo gaitasunean eragin du” azaldu zuen Sinplástico kolektiboko kide den Marion de la Portek. Orain, erosketa egitera joan aurretik zer kontsumituko dugun eta non erosiko dugun pentsatu behar dugu. Horregatik, “plastikoa eta sortzen ditugun hondakinak murrizteko modua planteatzen hasteko une egokia izan daiteke”. Agobiatu gabe, azaldu duen bezala, hau epe luzerako prozesua da, pixkanaka jarri behar duguna praktikan, ez delako erraza: “nik zortzi urte baino gehiago daramat horretan lan egiten, eta arrakastak eta porrotak ere izan ditut”.
De la Portek dio plastiko kontsumoa murriztea ez dela lan erraza, gure gizartean duen erabilera oso normalizatua eta zabaldua baita. Hala ere, “une honetan dugun abantaila planifikatzeko denbora dugula da; gure inguru hurbilean non eta zer erosiko dugun pentsatzeko, gero eta gehiago ari gara tokiko komertzio txikian erosten, eta horrek plastikoa murrizten laguntzen digu”.
Gure erosketa saskiko plastiko kopurua murrizten hasteko, Sinplásticok gomendio erraz batzuk eman zituen. Adibidez:
• Erosketa egiterakoan gure telazko poltsak erabiltzea. Gainera, hauek higienikoagoak dira, badakigulako ez dituela inork gehiago ukitu eta ur beroarekin garbitu ditzakegu.
• Soltean erosi (horrela saltzen duten dendetan edo gure inguruko edozein komertzio txikian).
• Denbora gehiago dugula aprobetxatu gure produktuak ekoizteko (normalean gure eguneroko azkarrean egin ezin duguna): gure xaboia, produktu kosmetikoak, gailetak, kontserbak… egin.
• Erosketa egiterakoan, zerrenda aztertu eta zer baztertu dezakegun pentsatu, edo produktu zehatz bat plastikorik gabe nola kontsumitu dezakegun. Puntu honetan, La Portek gogorarazi zuen plastifikatutako fruta edo barazkiak erosteak ez duela bermatzen produktu horretan birusik ez egotea, plastikoa baita birusa denbora gehien egon daitekeen azaleretako bat (72 ordura arte).