X
Tag
visita a euskadi de Ivonne Yánez

    Ivonne Yánez: ‘Herriei galdetu egin behar zaie zer-nolako garapena nahi duten’

    Urriaren 18an, Leire Urkidik Ivonne Yánez elkarrizketatu zuen, Acción Ecológica-k Ekuadorren egiten duen lanaren inguruaN

    Acción Ecológica antolakundeko Ivonne Yánez (Ekuador) eta Leire Urkidi (UPV/EHUko Geografia irakaslea) urriaren 18an bildu ziren, Montehermoso jauregian, hainbat gairen inguruan galderak eta ezagutzak trukatzeko bide eman zuen formatu batean, ekologismoa, feminismoa eta emakumeen rola eta komunitate indigenak aztertuta, besteak beste. Topaketa hasteko, kontakizun labur bat eman zen Acción Ecológica-ren sorrerari buruz, duela 32 urte jaio baitzen Ekuadorren, eta bere militantzia-urteetan aurre egin behar izan dien erronkei buruz.

    ecología y feminismo alianza

    Kontakizun horien artean, Ivonnek, Pobrezia eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren Euskadiko ekitaldietan parte hartu zuenak, aditzera eman zigun zein zailtasuni aurre egin behar izaten zien haren antolakundeak etengabean, ‘erresistentzia’ izanik helburu ekonomikoko hainbat proiekturen aurka, esaterako, meatzaritzaren arloan, Ekuadorren berrikitan ezarritakoa da eta. Han, badira enpresa handiak, urrea, zilarra eta kobrea, beste mineral batzuen artean, erauzi nahian ibiltzen direnak. Petrolioaren ustiapena eta haren ondorioak direla eta, Chevron-Texaco-ren aurka aurrera eraman den erresistentzia eta lege-borroka eta petrolioa Yasuní parkearen lurpean uzteko ekimena dira Acción Ecológica-k ekiten dien borroka handietako batzuk.

    Gero, naturaz hitz egin zen, eskubide-subjektua den aldetik, eta Ekuadorreko gobernuak halakotzat aitortu izanaz; hain zuzen ere, bere legeen artean Naturaren Eskubideak arautzen dituen lehen herrialdea da. Ivonnek aldezten du eskubide horiek are gehiago zehaztu behar direla, ibaien eta zuhaitzen eskubideak kontuan hartuz, esaterako. Eskubide horietaz baliatzera animatzen zuen, naturari erasotzen dioten ekintzak salatzeko.

    ‘Emakumeak erresistentziako lehen lerroan egongo dira Latinoamerikan’, Ivonne Yanez

    Feminismo-joeren arteko eztabaidaren barruan, Ivonnek egoeraren erradiografia bat egiteko proposatu zigun, feminista gisa batzen eta banantzen gaituzten gaiak aurkitze aldera. Horren helburua, ikuspegiak bateratzea eta aliantzak sendotzea.
    Topaketak utzitako beste gogoeta bat emakumeen rolaren ingurukoa da, erresistentziako lehen fronte gisa, lurraldeak okupatu eta hondatzeko xedea duten proiektuen aurka: Ivonne kezkaturik agertu zen Ekuadorreko hainbat komunitatetan meatzaritza-planen aurka erresistentzia jartzen ari diren emakumeen ahultasun-egoeraz. Aditzera eman zuenez, halako industriak iristeak emakumea estigmatizatzen du, garapenaren aurka egitea leporatuta. Halaber, esan zuenez, sektore –maskulinizatu– horrek desparekotasun sozialak areagotzea eragiten zuen, emakumeen ongizatea arriskuan jarrita.

    Azkenik, Ivonnek aditzera eman zuen, aktibismo ekologikoak dakartzan arriskuengatik ere, gero eta gehiago zirela prestakuntza jaso nahi zuten emakumeak, lider bihurtzeko eta halako proiektuei aurre egiteko. Topaketa hura aukera ezin hobea izan zen ekologiaren aldeko borrokan aitzindari den antolakunde baten lanera hurbil gintezen, eta gertuagotik ezagutzeko lurraldearen zaintzako prestakuntza-programa, non SETEM lankidetzan aritzen den.

    Zorionez, hau ez da hemen gelditzen, eta Balio Faktoriak ekainaren bukaerara arte jarraitzen du prestakuntza eraldatzaileko programazioa aurrera eramaten. Begiratu HEMEN programa!

    Eta bukatzeko, hemen duzu elkarrizketa ireki honen grabazio osoa. Goza ezazula!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar