Balio Faktoriaren 2019-20ko programazioa zabaltzear gaude… eta hori baino lehen aurrerapentxo bat kontatu nahi dizuegu: Irantzu Varela izango da berriz ere gurekin, Euskadiko hainbat tokitan gainera! Horrez gain, eta adi egon, irailaren 26an irekiko dugu ikasturtea. Hemendik gutxira gehiago jakingo duzu.
Balio Faktorian otsaila galanta izan genuen, amodioa, plazera eta kontsumoa lantzen zituzten jarduera batzuei onura atera eta gero. Datorren ikasturtean, aldiz, martxoaren 8ko kontsumo grebarekin izango du zerikusia bere parte hartzeak.
Gurekin otsailean izan zenean, umorearen bidez, Irantzuk barre-algaraka gogoeta egitera bultzatu gintuen, ezustean ontzat eman ohi ditugun estereotipo erromantikoen inguruan. Eta gogorarazi eta aintzat harrarazi zigun, halaber, gure familietako eta gure inguruneko emakumeekin, esaterako, partekatzen dugun maitasuna, zaintzen gaituen eta indartsuago egiten gaituen maitasun hori. Aretoa gainezka zegoela eta, etorritako hainbat pertsona geratu ezin izan zirenez, hitzaldiaren bideoa partekatzen dugu.
Hain arrakastatsua izan zen hilabete horretan, Desmontando a la Pili kooperatiba etorri zen. Bere kideei esker, jakin genuen emakumez osatutako kooperatiba batek, oztopoak oztopo, aurrera egin dezakeela kontsumoa arduratsua “baita ohean ere” sustatzen, eta emakumeak gure sexua libreki eta alaitasunez bizitzea eragozten dizkiguten beldur, tabu eta zalantzak desmuntatzera animatzen. Haiekin, orobat, barre egin eta ikusmiratu ahal izan genuen lantegira ekarri zituzten produktu erotikoekin.
Coral Herrerak eman zion urrezko bukaera hilari; hala, haren ikastaroan aztertu genuen heteropatriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko aliantzak nola funtzionatzen duen, emakumeei “maitasunez” lan eginaraziz, eta gure harremanak zein gure amodio-kultura nola moldekatu izan ditugun kuestionatzeko aukera izan genuen. Zer sakrifikatu dugu “maitasunez”? Zergatik gara gai zoriontsu sentiarazten ez gaituzten harreman batzuetan egoteko? Eta, garrantzitsuena, nola eramango dugu teoria praktikara maitasunez sufritzeari uzteko? Sumatu genuen erantzuna zela “komunitatera itzultzea” eta maitasuna bikote-harremanetara ez mugatzea, baizik eta hura hedatzea, benetako elkar-zaintzako sare batzuk eratzeko, gizartea antolaturik dagoen era aldatzera bultzatuko gaituztenak.
Desmunta dezagun mito erromantikoa, baina ez uko egin maitasunari!
Eta ez ahaztu, berehala jakingo dugula nolakoa izango den SETEMen Balio Faktoriaren programazio berria. Adi egon, irailaren hasiko garela eta!