Ekainean, Balio Faktoriak alternatibak eskaintzen dizkizu era jasangarriago eta arduratsuagoan kozinatzeko eta jateko.
Balio Faktorian, hil honetako helburua da gakoak ematea era jasangarriago batean jan eta kozinatzeko, langileen lan-baldintzak errespetatuz, eta zure osasunarentzat zein ingurumenarentzat osasungarri gertatuz. Horretarako, sarrera libreko topaketa bat eta aurretiaz izena eman beharreko ikastaro bat eskaintzen ditugu.
Gure lehen jardueran, Mikel López Iturriaga izango dugu gurekin, El Comidista webguneko zuzendaria, ‘Hobeto jatea presakako mundu batean’ topaketan, hain zuzen. Jarduera hori, sarrera librekoa, hilaren 7ean egingo da, ostirala eta 19:00etan, Gasteizko Goiuri jauregian. Etor zaitez elkarrizketa ireki honetara, non Aitor Buendía dinamizatzaile-lanetan arituko den, Radio Vitoriako eta Radio Euskadiko La Ruta Slow irratsaioaren aurkezle eta zuzendaria.
Hileko bigarren jarduera ‘Proiektu agroekologikoen bisita, dastaketarekin’ izango da, aurretiaz izena eman beharrekoa. Jarduera honetan, ibilbidea egingo dugu agroekologiako eta landa-turismoko hiru landa-proiektutan zehar, Beizaman (Gipuzkoa). Honako hauek bisitatuko ditugu: Urkizahar proiektua, txakolinaren ekoizpen ekologikoa ezagutzeko, Aleka proiektua, hazien artisau-ekoizpenaren arlokoa, eta “Beizamako Ingurumen Aterpetxea” landa-turismo arduratsuko proiektua. Irteera hau egiteko, hilaren 8an, larunbata, goizeko 8:30ean abiatuko gara autobusez Gasteiztik, eta gutxi gorabehera 19:30ean itzuliko gara.
Animatu hileko jarduera hauetan parte hartzera Balio Faktorian.