X
Tag
ecofeminismo setem

    Hegoaldeko Feminismoak, lurraldeak, neoestraktibismoa eta gehiago jorratuko dugu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

    Martxo honetan, gure artean Delmy Tania Cruz Hernández izateko zortea izango dugu, Miradas Críticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko kidea («lurraldearen gaineko begirada kritikoak feminismotik»). Tania, berak horrela aurkezten baitu bere burua, feminista antirrazista, herri-hezitzailea, Hegoaldeko ekologista eta animalista da, eta laguna eta laguntzailea beren lurraldeak defendatzen dituzten emakume eta herrien prozesuetan.

    Mexikotik bisitan datorrela eta, jarduera batzuk antolatu ditugu Euskadiko zenbait tokitan, sarrera librekoak gehienak. Jarduera horietan, Taniak bere kolektiboaren gogoetak partekatuko ditu gurekin, neoestraktibismoaren eta matxismoaren arteko loturari buruz; halaber, erabiltzen dituzten gorputz-metodologien berri emango digu: “gorputza lurralde gisa mapatzean dautza; izan ere, bizi garen tokiak bortxatzen direnean, horrek gure gorputzei eragiten die, eta gure gorputzei eragiten zaienean, bizi garen tokiak bortxatu egiten dira”.

    • Martxoak 21, osteguna, 19:00-21:00, lantegia Donostiako Emakumeen Etxean.
    • Martxoak 22, ostirala, eta 23, larunbata, lantegia Gasteizen (toki guztiak beteta).
    • Martxoak 26, asteartea, 18:30-20:30, lantegia Oñatin.
    • Martxoak 27, asteazkena, 18:30-20:30, mahai-ingurua Marienean (Basauri).
    • Martxoak 28, osteguna, 19:00-21:00, lantegia Ermuan (ez da jarduera irekia).

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar