Martxoan zehar, M8aren harira, aldarrikapen feminista, subertsibo eta antikolonialistek Balio Faktoria hartuko dute, gure burua, gure ideiak eta gure gorputzak ahalduntzen dituzten hiru jarduera eskaintzeko.
Lehen topaketa ‘Paradisutik baztertuak’ dokuforuma izango da, martxoaren 5ean, asteartea, 19:00etan, Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldien aretoan (Gasteiz). Sarrera librekoa izango da, tokiak bete arte. Paradisutik baztertuak lanak azaltzen ditu patriarkatuak, bere zapalkuntzak betikotzeko, oraindik ere erreproduzitzen dituen mekanismoak. Hainbat pentsalari feminista dokuweb honetan elkartu dira, sistema patriarkala agerian jartzeko, Espainiako gizartekoa bereziki. Esther Pérez de Eulate, dokumentalaren zuzendaria, bertan egongo da.
Excluidas del paraíso. Teaser from Esther Pérez de Eulate on Vimeo.
Hileko bigarren topaketa ‘Zapalduen antzerkia: feminismoak ekinean’ lantegia izango da, emakumeei zuzenduta, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Blanka Ruiz Arrugaetak emango du jarduera hau. Bera Arte Ederretan lizentziaduna da, eta ekintza sozialera, hezkuntzara eta zapalduen antzerkiari lotutako Euskadiko zenbait ekimenetara bideratu du bere ibilbidea. Hilaren 29an egingo da, ostirala, 16:30etik 20:30era, Simone de Beauvoir elkarte-etxeko erabilera askoko aretoan (Vitoria-Gasteiz). Lantegi honetan, gorputz-hizkuntza, antzerki-ekintza eta joko kolektiboa landuko dira, generoko rolekin hausteko eta matxismo normalizatuak identifikatzeko, gogoeta feministan oinarritutako alternatibak eskainita.
Hileko azken topaketa ‘Hegoaldeko feminismoak’ da. Mintegi-lantegi hau Delmy Tania Cruz Hernández Hegoaldeko feminista antirrazista eta ekologistak emango du, martxoaren 22an, 16:00etatik 21:00etara, eta 24an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, Etxanobe Jauregian (Gasteiz). Topaketa honetan Abya Yalako feminismoez hitz egingo da, haien hastapen eta beharrizanak ulertzeko, bai eta Hegoaldeko feminismoen testuingurua ere, emakume indigenen nahiz afro-jatorrikoen mugimenduei loturik. Lantegi hau Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da, eta haren xedea da, sentitzez nahiz pentsatzez, gorputz-lurralde, gorputz-lur eta gorputz-kartografien eraikuntzan barneratzea.