X
Tag

    #FaktoriaEtxean: kontsumo arduratsua koronabirusaren garaian

    Berri batzuk kontatzera gatoz. Bizi dugun egoerak Balio Faktorian aurreikusitako planak aldatzera behartu gaitu… Eta itxialdi honetarako probetxuzko plan bat eskaini nahi dizuegu! #FaktoriaEtxean #FactoríaEnCasa Instagram bidez zuzeneko topaketen programazioan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Jarraitu gure kontua egunean izateko!

    Apirilaren 7aren eta 9aren artean, arratsaldeko 19:00etan, topaketa ireki bat abiatuko dugu egunero, 30 bat minutuko irapenarekin. Gurekin Marion de la Porte, Sinplastico kooperatibokoa, Lucía Mbomío kazetaria eta Nazaret Castro Carro de Combate kazetaritza kolektibokoa izango ditugu topaketa horietan. Solasaldietara batuko zaretenok kontsumo arduratsua praktikan jartzen jarraitzeko estrategiak, koronabirusaren eraginari aurre eginez, ezagutuko dituzue. Era berean, zuen galderak botatzeko aukera izango da.

    Solidarioak izan al daitezke gure erosketak berrogeialdi honetan? Ba al dago biderik plastiko gutxiagoko erosketak egiteko? Nola babestu gure auzoko ekintzak? Ba al dago erosterik supermerkatuetatik at? Honetaz guztiaz eta okurritzen zaizkizuen galderez mintzatuko gara laster, #FaktoriaEtxean Instagrameko programazioan. Solasaldiak gure kolaboratzaileen kontuetatik jarraitu ahalko dira:

    • Apirilak 7, asteartea, 19:00etan, Marion de la Porte – Sinplástico @sinplastico kontutik
      “Plastikorik gabeko bizitza berrogeialdian”
    • Apirilak 8, asteazkena, 19:00etan, Lucía Mbomío @luciambomio kontutik
      “Auzo estrategiak berrogeialdian bizirauteko”
    • Apirilak 9, osteguna, 19:00etan, Nazaret Castro – Carro de Combate @carrocombate kontutik
      “Kontsumo arduratsua berrogeialdian. Posible al da?”

    Baina ez gara hor geratuko. Formazio eraldatzaile gehiago programatze aldera lanean jarraitzen dugu, dugun egoerara egokituta. Berri gehiago izango ditugu apirilean, eta maiatzean eta ekainean proposamen berriekin izango ditugu. Zuen zain egongo gara!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar