X
Tag
imagen de la escuela de empoderamiento feminista de vitoria gasteiz

    Epea irekita dago izena emateko SETEMek Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan emango dituen prestakuntza-jardueretan

    Gaur xehetasun gehiago emango ditugu Balio Faktorian hastear dagoen ikasturte berriari buruz; zehazki, inaugurazioko jarduera bati buruz. Gogoan hartu, jarduera irailean 26an izango da, Gasteizko Aldabe gizarte-etxean. Laster xehetasun guztien berri emango dugu!

    Oraingo berritasuna da epea badagoela irekita, hurrengo ikasturtean antolatuko ditugunen artean, lau jardueratan izena emateko. Hain zuen ere, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barruan antolatuko ditugunetan:

    Indarkeria kontsumitzen dugu?

    indarkeria matxistak eta kontsumoa

    Lurralde-gorputza mapatzen

    lurralde gorputza mapatzen tailerra

    Kontsumo-greba feministarantz, martxoan eta beti

    tailerra: martxoaren 8ko kontsumo grebarantz

    Desobedientzia zibila eta feminismoa

    tailerra: desobedientzia zibila eta feminismoa

    Jarduerok denboran oraindik urrun dauden arren, izen-emateak erritmo handian hasiak dira; hortaz… ez geratu tokirik gabe, gero! Sartu eskolaren webgunean eta eman ezazu izena. Dudarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan, posta elektronikoz formacion.euskadi@setem.org helbidean, edo zenbaki honetara deituz: 945 120 746.

    Martxan jarri gara!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar