Gasteizko Udalak abiatutako programazio honen barruan, Balio Faktoriaren la formazio daude. Izena eman dezakezu dagoeneko.
Joan den urrian, Vitoria-Gasteizen, Udalaren Jabetze Feministarako Eskola inauguratu zen. Ikasturte honetan, 2019ko maiatzera bitartean, 72 prestakuntza-aukera eskaintzen dira, eta haietatik, 22 hiriko hainbat erakunderen lankidetzarekin eramango dira aurrera. Halakoen artean, SETEMen Balio Faktoriarekin lankidetzan antolatutakoak nabarmenduko ditugu.
Bere eskaintza ezagutarazteko, Udalak informazio-liburuxka bat argitaratu du bere webgunean, eskaintzen diren jarduera guztiak eta lotutako informazio guztia jasota. Dokumentu horretan, honako jarduera hauetan aurkituko gaituzu:
- ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ (41. orrialdea), “Fabricando mujeres” («Emakumeak fabrikatzen») dokumentalaren aurkezpena azaroaren 28an. Sarrera librea.
- ‘Kontsumo-aukera feministak’ (51. orrialdea) lantegia, urtarrilean. Izena eman behar da.
- ‘Hego-feminismoak’ (60. orrialdea) ikastaroa, martxoan. Izena eman behar da.
- ‘Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan’ (64. orrialdea) jarduerak jendeari zabaldutako eztabaida-mahai bat izango du, bai eta sakontze-ikastaro bat ere; azken horretarako, izena eman beharko da.
Toki gutxi geratzen da ikastarootarako, eta haietakoren bat interesatzen bazaizu, gomendatzen dizugu lehenbailehen izena eman dezazula, Udalaren webgunean, 010 zenbakira deituz, edo hiriko gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan.
Balio Faktoriaren beste edozein jardueratan izena emateko, jo hona.