X
Tag
campos de solidaridad

    Elkartasun auzolandegietara bidaiatzeko atzerakontua piztuta

    Ezta bi egun ere elkarrekin, alabaina, harrigarria da zeinen bizia izan daitekeen elkarbizitza SETEMeko Elkartasun Auzolandegietara doazen pertsona horiekin. Ez dira asko ureztatu behar gutariko bakoitzaren baitan dauden haziak, behar den konfiantza ernatzeko, ikastaro batera doazen ezagun huts batzuk bidelagun bilaka daitezen.

    Zaila da azaltzen zenbaterainokoa den besteenganako zein norberarenganako errespetua, maitasuna eta zaintza, baina sentitu egin daiteke; beste maila bat da. Elkarbizitzako asteburua asko zaintzen dugun espazio bat da; egunean hainbat ordu eta gauaren zati bat eskaintzen dizkiogu, eta, zalantzarik gabe, beti dena itzultzen digu biderkaturik. Igandea bukatu baino lehen, bagenekien merezi izan zuela.

    Hasteko, betiko konfiantza-dinamikei ekin genien, barre egiteko, nola gauden jakiteko, zer animalia daramagun barruan. Garrantzitsua da, joango garen herrialdea ezagutzea ez ezik, geure burua eta besteak ezagutzea ere baitugu xede. Espazio atsegin hori gabe, ezingo genituzke beldurrak kanporatu, abegiz hartuak izateko segurtasuna izango ez genukeelako. Juzgupean ez dagoela –eta beretzat bakardade-tartetxo batzuk eska ditzakeela– dakienaren askatasunaz ere ez genuke hitz egingo. Bor-bor-bor azaleratzen dira bakoitzaren trebetasunak: pintatu, gitarra jo, idatzi, dantzatu, baita barre eragin ere, bidaian lagungarri izango ditugun trebetasun batzuk, zalantzarik gabe.

    Nola moldatuko ginateke umorerik gabe, gatazkak kudeatzen laguntzen digu eta –geure barruko gatazkak nahiz besteekikoak. Protokoloz hornitu ginen, zeharkatzen eta ukitzen gaituen indarkeria heteropatriarkala ez erreproduzitzeko. Denok hasiberriak gara on egingo diguten komunikazio-estiloetan, eta gozamena da alternatiba horiek hazten ikustea.

    Tira, suaren inguruan dantzatzea falta izan zaigu, baina zalantzarik ez izan, akelarre-danborrek ozen jotzen dute barruan. Espero dugu gure baitan burrunbatzen hasiak diren aldaketaren taupada horiek kanpoan ere entzun daitezen.

    Bukatzeko, eskertu egin behar dizuegu SETEMen auzolandegietako prozesua den zoramen handi honetan parte hartzea. Gozatu eta ahal adina ikasi Atlantikoaz haraindi topatuko dituzuen jende miresgarri haiengandik, eta, batez ere, lagunok, guri kontatu, guri oilo-ipurdia jarri zuen istorioekin, eta zuekin batera haziko gara horrela.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar