X
Tag
campo solidaridad ecuador

    Ekuadorreko elkartasun auzolandegian bizitakoa

    Marta eta Susana, uda honetako Setemen elkartasun auzolandegietan parte hartzaileek, haien bizipenak laburtu dizkigute.

    “Ekuadorren hilabetea eman eta gero, esker oneko hitz batzuk idazten ditugu, oraindik jet lagaren ajea dugula. Helmuga bikoitza: Guaranda lehenik, eta Riobamba gero. Hurrenez hurren, Bolívar eta Chimborazo mendialdeko probintzietako bi hiri.

    Harrera ezin hobea, poz handia eta begikotasun handia topatu genituen, eta, oroz gainetik, lan handi-handia. SETEMek sostengatzen dituen Maquita fundazioaren proiektuetako batzuk ezagutzera gindoazen. Helburua, bidezko merkataritzaren filosofia hobeki ulertzea.campesinas ecuadorLourdesi, Susanari, Aídari, Raúli eta Hernáni esker, aukera izan dugu kinoa-soroak, artadiak nahiz kakao-sailak ezagutzeko, bai eta lurrok lantzen dituzten nekazariak ere, artisau-eran ia, metodo jasangarriak baliatuz, eta izurriteei eta klima-aldaketari aurre eginez.

    Jada ez du euririk egiten behar duen garaian, batzuetan haziak hiru aldiz ere erein behar dira. Horrek denboran zein dolarretan dakarren kostua eskerga da beren produktuaren mende bizi diren familia batzuentzat. Merkatua ezin aldakorragoa da eta, esaterako, urte batean zaku bete patata bi dolar kostatzen da, eta hurrengoan, hogeita zortzi; merkatu horretan, beraz, zaila da ezer planifikatzea.

    Testuinguru horretan, Maquita fundazioko langileek nekazari txikien familiei laguntzen diete, gaikuntzan laguntza emanez, nekazaritzako, abeltzaintzako eta are turismoko proiektuak garatzeko. Laboreak hobetzeko tekniken arloan aholkularitza emanez laguntzen dute, ongarri organikoak garatzea sustatuz, bokashi delakoa kasu. Izan ere, besteak beste, ikasi dugu kinoa superelikagai bat dela lurretik den-dena xurgatzen duelako, eta hura bildu eta gero lurrari mantenugai horiek guztiak itzuli behar zaizkiola, bestela ez duelako gehiago balio. Ongarri kimikorik ere ez dago, kinoak eragiten duen desertifikazioa geldiaraziko duenik.

    Ekoizpenaz ez ezik, antolakundeak sendotzeaz ere kezkatzen dira, haiek baitute ahalmena prezio eta baldintza hobeak eskatzeko. Horrexegatik lan egiten dute taldean, deitzen dute minga izeneko auzolanetara, eta animatzen dute etengabe lanak partekatzera, baina diskurtsoa eta proposamenak ere bai, beraien bizi-kalitatea hobetuko duten ekimenak.

    Laburbilduz, plazera izan da Ekuadorreko mendialdea eta bertako jendea ezagutzea. Testu hau balio dezala Maquita fundazioaren lanaren zein hango langileen lansaio gogorren ezagutza egiteko, zalantzarik gabe lan handi bat egiten baitute denon onurarako. Nekaturik baina oso pozik bizitako eta ikasitako guztiagatik, besarkada bat bidaltzen diegu. Hurrengora arte!”.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar