X
Tag
receta ensalada pasta

    Ekobidezko pasta-entsalada… eta askoz gehiago prestatzen

    Maiatzean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzen den hilean, hain zuzen, Balio Faktorian bidezko elikadura osasungarriaren inguruko prestakuntza jaso dugu. Horretan, tokiko zenbait antolakundetako kideak izan ditugu lagun, Tierra Papel Tijera arabar proiektu agroekologikoko, Slow Food Arabako, eta Maquita bidezko merkataritzako ekuadortar erakundekoak, zehazki, bai eta Isa Álvarez ere.

    Haiekin guztiekin batera, oso jarduera interesgarriak izan genituen: hitzaldi batean, nekazaritza agroekologikoak aurre egin beharreko erronkak Euskadin edo Ekuadorren antzekoak direla ikasi genuen. Ikastaro batean, elikadura-burujabetzaren inguruko prestakuntza izan genuen, “nolatan pasatu gara eltzetik mikrouhinetara?” galdera eginez. Eta sukaldaritzako lantegi bat ere izan genuen (eskerrik asko BioAlai zuen espazioa uzteagatik!).

    Hilean zehar ikasitako guztia azaltzeak luze joko luke, baina zuekin partekatu nahi dugu, ordea, nekazaritza ekologikoko eta bidezko merkataritzako osagaiak erabiliz prestatu genuen errezeta. Ekobidezko pasta-entsalada bat egin genuen. Horra hor errezeta!

    Kantitate hauekin, 12 bat errazio prestatuko ditugu:

    -Bidezko merkataritzako 500 g pasta: fusilliak gari- eta kinoa-irinekin
    -Kukulu bat
    -Hiru tomate
    -Hiru piper berde
    -Tipulin bat
    -Erremolatxa bat
    -Bi azenario
    -Ardo-ozpina
    -Oliba-olio birjina estra
    -Baso bat esne

    Batetik, pasta irakiten jarriko dugu; zainduko dugu suan ez egotea gomendatutako minutuak baino luzeago. Bestetik, barazkiak prestatuko ditugu: kukulua zerrendetan moztuko dugu, eta zati txikietan, aldiz, tomateak, piperrak zein tipulina. Erremolatxa eta azenarioak zuritu eta arraspatu egingo ditugu.

    fusilli comercio justo ensalada agroecología remolacha zanahoria

    Pasta prest dagoenean, ur hotzetik pasatuko dugu, egosketa gelditzeko, eta xukatu egingo dugu. Gero, osagai guztiak nahasi, eta gozatu egingo dugu.

    fusilli egosita

    Entsalada betiko eran gatzozpindu dezakegu, olio eta ozpinarekin. Guk, ordea, “laktonesa” bat prestatzea aukeratu genuen; horretarako, esnea esku-irabiagailu baten ontzian jarri genuen, eta gutxika-gutxika olioa botatzen joan ginen, eta irabiatzen, saltsak guk nahi genuen loditasuna izan arte.

    lactonesa

    Eta horixe da dena! Badugu gure entsalada, frexkoa, osasungarria eta bidezkoa.

    ensalada pasta eco-justa

    P.D. Ezin izan diogu eutsi: Isa Álvarezek elikadura-burujabetzari buruzko ikastaroan egin zigun gomendioa ere uzten dizeugu: Joaquín Reyesen eta Carlos Arecesen Dos tomates y dos destinos film laburra.

    taller cocina eco-justa

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar