MOC 1200x900

Hitzaldi/solasaldia: Ezbiolentzia eta desobedientzia zibila

hizkuntza

Gazteleraz

map

Pilar G.E., Gasteiz

noiz-zuri

Martxoak 11, asteazkena

|

18:30

Izen-ematea: Doan, izena eman behar da

Deskribapena:

Desobedientzia zibilean sakonduko dugu, eraldaketa politikorako tresna gisa, eta egun aurre egin beharreko kanpainak, erronkak eta aukerak aztertuko ditugu. Militarismoari eta gure eguneroko bizitzan duen presentziari buruzko hausnarketa kolektiboa egingo dugu. Desobedientzia zibilari lotutako tresna praktikoak partekatuko ditugu, hala nola gastu militarrarekiko objekzio fiskala. Dinamika parte-hartzaileen bidez, pentsamendu kritikoa eta eztabaida irekia sustatuko ditugu, eta indarkeriarik gabeko alternatibei helduko diegu, ikuspegi antimilitarista eta eraldatzaile batetik.

Prestakuntza-emailea:

Kontzientzia Eragozpen Mugimendua (KEM-MOC): Bilboko talde antimilitarista hau 70eko hamarkadaren erdialdean sortu zen, kontzientzia-eragozpenaren mugimenduari lotuta. Bere lana gerren salaketan oinarritzen da, ikuspegi libertario, asanbleario eta autogestionatu batetik. Armadarik gabeko mundu bat lortzeko, desobedientzia zibila eta indarkeria eza tresnak erabiltzen dituzte. Horretarako, intsumisioa, gastu militarrari eragozpen fiskala, armen-industrien finantziatzanamendu salaketa, bakerako hezkuntza, indarkeriarik gabeko ekintza zuzena eta indarkeriarik gabeko gatazken ebazpena erabiltzen dituzte.