La trama, ehungintzako antzinako lanbideetako tailerra (tokia beteta)
Gazteleraz
Aldabe G.E. (Askotarako Gela) Gasteiz
Otsailaren 13an, ostirala
|
17:30etatik 20:30etara
Izen-ematea: Toki guztiak beteta
Deskribapena:
Tailer honetan, haria egiteko erabiltzen diren zuntzak eta sorkuntza-prozesuan erabili izan diren tresnak ezagutu eta erabiliko ditugu. Tindu naturalen magian sakonduko dugu, ehunak tindatzeko erabili izan diren landareak eta koloreak ezagutuz. Ehungailuen historia eta bilakaera ikusi ahal izango dugu Neolitotik gaur egunera arte, eta gero etxera eramango dugun ehun bat egiten dugun bitartean, horren egitura ezagutu eta ikasiko dugu. Gainera, ipuinak, jolasak eta abestiak partekatuko ditugu, emakumeen ekarpen kulturala aitortuz.
Prestakuntza-emailea
Marta Valdivielso antzinako ehungintzako lanbideetan aditua eta dibulgatzailea da. Bere ibilbidean gizarte hezkuntzan duen esperientzia ehun-artearekiko grinarekin konbinatu du. Ama jostuna izanik, Guatemalara egindako bidaia batean ehungailuen mundua ezagutu zuen, harien unibertsoa bere bidean berriro gurutzatu zelarik. Emakume indigenen eskutik, landareekin tindatzen eta ehun tradizionalak gerriko ehungailuarekin egiten ikasi zuen. Antzinako ehungintzako lanbideetan ikertu eta profesionala bilakatu da, hala nola iruntzian, tindu naturalean eta ehuntzean. La Trama proiektuaren sortzailea da, eta bertan tailer artistikoak eta kulturalak garatzen ditu, tradizioaren ezagutza horiek bizirik mantentzeko.