X
Tag
fatoria-de-valores-setem-noticia-abrimos-las-puertas-de-una-factoria-de-valores

    Balioen… faktoria berria! Etor zaitez bere ateen irekiera

    Ba al zenekien SETEM Hego Haizea faktoria bat irekitzear dagoela? Lasai, ez beldurtu. Ez dugu arroparen hornidura-kate bat irekiko… Gure formakuntza eraldatzaileko egitasmo berriaz ari gara: Factoría de Valores izenekoa. Faktoria horretan pertsonak izango gara gara balioak eraikitzeko lehengaia, bidegabekeria eta krisia nagusi diren errealitate globalaren inguruko kontzientzia kritikoa pizteko.

    Faktoriaren irekiera ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gasteizko Goiuri Jauregian izango da, otsailaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 19etan. Xabier Euzkitze ETBko komunikatzaile eta bertsolariak gidatuko du ekitaldia, non gure kontsumo ohiturek pertsonei eta planetari dakartzaten eraginak aztertu, eta bizitze onaren aldeko alternatibak bilatuko ditugun. Caléndula eta Muxutrukaren klown-ondorioak umorezko ikuskizunarekin amaituko dugu.

    Charo Moránek Ecologistas en Acción erakundeko kontsumoaren inguruko arloa koordinatzen du. Biologia Zientzietan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lizentziatua, ekologia soziala, natura, jasangarritasuna, kontsumo eraldatzailea, agroekologia, hezkuntza ekologikoa, etab. dira oso gertutik ezagutzen dituen gaiak. Horretaz aparte, ekonomia solidarioaren hainbat egitasmotan parte hartzen du (La eComarca kontsumo taldea, Merkatu Soziala…).

    Yolanda Jubeto Ekonomian doktore da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Nazioarteko ekonomia, ekonomia feminista eta ekonomia solidarioari loturiko gaietan dihardu bertan, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Hegoa erakundearen egitasmo batzuekin kolaboratzen du, beti ikusputu feministatik. Baita REAS Euskadiko ekosolfem taldean.

     

    Haien hitzekin eta Xabier Euzkitzek eta Caléndula eta Muxutrukak prestatuko dituzten sorpresekin batera jarriko dugu abian Faktoria. Etor zaitez gurekin makineria piztera!

     

     

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar