X
Tag
acto arcadi oliveres y puro luego

    Balio Faktoriak berriz zabaltzen ditu ateak Arcadi Oliveresekin eta Puro Luegoren erritmoarekin

    SETEMen hilabete batzuk lanean tinko eman eta gero, 2018-19 ikasturteko programazioa prest dugula iragartzeko moduan gaude. Atondu ditugun prestakuntza eraldatzaile ugariak ezagutarazteko, gonbidatu egiten zaitugu irailaren 26an, asteazkena, egingo den ekitaldira, Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, 18:30ean.

    oliveres puro luego inauguración factoría valores

    ‘Comprender el mundo para transformarlo. Kontsumotik errealitatea eraldatuz’ izeneko jardunaldi horretan, Arcadi Oliveres eta Puro Luego taldea izango ditugu lagun, Angela Davisen hitzetan inspiraturik: “Mundua errotik eraldatzea posible balitz bezala jokatu behar dugu, eta etengabe jokatu behar dugu horrela”.

    Arcadi Oliveres ospe handiko ekonomista eta aktibista bat da, beste batzuetan ere gurekin izan dena, errealitatea hainbat ikuspuntutatik aztertzeko. Berak parte hartu eta gero, ekitaldiari amaiera emateko, Bilboko Puro Luego taldearen kontzertua izango dugu. Beraiek honela definitzen dute beren burua: “ustekabez beteriko kutxa bat, non geure estilo musikala aurkitu dugun, pink punk aldarrikatzaile emozionala”.

    Aurretik, faktoriaren programazioa ezagutaraziko dugu, urritik urtarrilera bitarteko hilabeteetarako, eta gure elkartasun-auzolandegiei buruz arituko gara. Aipatutako denbora-tarte horretan, hainbat prestakuntza izango ditugu ekofeminismoari buruz, haur-jokoen kontsumoari buruz, edo kontsumo kapitalistaren eta zoriontasunaren, generoaren edo indarkeria matxisten artean dagoen loturari buruz. Programazio osoa duzu eskuragarri HEMEN.

    Sarrera libreko ekitaldia izango da, aretoa bete arte. Ez pentsatu bi aldiz, etorri!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar