X
Tag
comercio justo producción local sostenible

    Badute tomateek lehengo zapore bera? Elikadura bidezkoa eta osasungarria

    Ziur noizbait entzun diozula adineko pertsonaren bati honelako zerbait esaten: “tomateek ja ez dute lehengo zapore bera” edo “nire garaian ia ez zen haragirik jaten”. Elikadura zeharo aldatu da belaunaldi pare batean, eta #BalioFaktoria-n maiatzerako jarduera batzuk planteatzen ditugu, etorkizunean elikagaiak erosterakoan gidatzat balioko digutenak.

    Aztarnak lortu nahiko genituzke, gure hurrengo erosketa gure gorputzentzat osasungarriagoa izateko, ingurumena suntsitzen ez parte hartzeko eta, gainera, elikagaiak hazten dituzten pertsonak, nekazariak, baldintza duinetan bizi ahal izateko. Arrazoi batzuk?

    VsF-ren ‘Dame veneno’ kanpainaren arabera, elikadura-ohiturak okerrera egiten ari dira mundu guztian, elikagai prozesatu gehiegi kontsumitzen ditugulako, gatzez, azukre erantsiz eta koipe osasungaitzez beteak. Horrek gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa eta minbizi-mota batzuk sortzen ditu, eta horiek dira, hain zuzen, populazioaren heriotza-mailan eta osasun-galeran inpaktu gehien duten gaixotasunetako hiru.

    Horrez gain, urtero bezala, Vía Campesina berriz ere atera zen kaleetara nekazarien eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzera, gaur egun merkataritza askeko tratatuen bidez eta multinazional handien boterearen bidez zapaltzen ari diren eskubide batzuk, hain zuzen, interes ekonomiko eta politikoekin batera, ura, lurra, eta haziak merkantilizatu, eta pertsonak esplotatzen baitituzte.

    Hala, hasteko, maiatzaren 10ean mahai-ingurua izango dugu: ‘Zer ezkutatzen da jaten dugunaren atzean?’. Handik egun batzuetara, maiatzaren 15ean, koilara zopetan ibiliko gara, ekobidezko sukaldaritzako lantegian: ‘Duintasuna dastatzen’. Bukatzeko, maiatzaren 19an, larunbata, ‘Elikadura-burujabetza eta tokiko ekoizpen agroekologikoa’ ikastaroa antolatuko dugu, Isa Álvarezen eskutik.

    Hil honetan zehar, #BalioFaktoria-n gurekin izango ditugu Aitor Buendía kazetaria, Tierra Papel Tijera arabar proiektu agroekologikoa, familia- eta nekazari-mailako nekazaritzan oinarritua, ekonomia sozial eta solidarioko eta bidezko merkataritzako Maquita ekuadortar antolakundea, edo Slow Food Araba kolektiboa, bestak beste.

    Begiratu bat emaiozu jarduera-programari eta parte hartu!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar