Abenduan, Baloreen Faktorian zubiak eraikitzen saiatuko gara feminismoaren, ekologismoaren, naturaren eta bizi garen lurraldeen artean. Nazioartean ibilbide luzea duten hiru hezitzailek bi tailer emango dituzte, ez huts egin!
Tailer horietan jabetuko gara zergatik ikusten ditugun geure buruak izaki indibidual gisa, naturarekin eta inguruko pertsonekin zerikusirik ez dutenak. #Klima-larrialdia dela-eta egindako mobilizazioek ohartarazten digute gure bizia erabat lotuta dagoela planeta hau zaintzeko moduarekin eta, hala ere, gure kontsumitzeko moduak planeta eta bertan bizi garenon gorputza, emakumeen gorputza bereziki, kutsatu, ustiatu eta suntsitu besterik ez du egiten.
Abenduaren 12an, osteguna, egingo den tailerrean, Miradas Críticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko kide Miriam Garcíak eta Alicia Migliarok “Gorputzaren mapeoa, gorputza lurralde gisa ulertuta” tresna ezagutaraziko digute: marrazkiaren bidez, gure lurraldeetan gertatzen diren indarkeriak gure gorputzetan nola sentitzen ditugun ikusi eta azalduko dugu, eta, hortik abiatuta, erresistentzia-estrategia kolektiboak bilatuko ditugu. Hemen eman dezakezu izena edo factoriadevalores@setem.org helbidera idatziz.
Eta urtea ixteko, Yayo Herrerok 8 orduko ikastaro bat emango du, hilaren 13ko arratsaldean eta 14ko goizean. Ikastaroan, bizi garen garai hau zergatik den “biziaren aurkako gerra” garaia azaltzeaz gain, ekofeminismoek egoera horretatik ateratzeko eskaintzen dizkiguten bideak erakusten saiatuko gara. Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.
2020an jarduera gehiago egingo dira urtarriletik maiatzera: moda eta ehungintza, kontsumo-greba, finantza etikoak… Ez huts egin! Informazio guztia laster egongo da gure webgunean eta gure sare sozialetan.