X
Tag
Arcadi Oliveres Factoría de Valores

    Arcadi Oliveres: ‘Banka erreskatatzeko erabili zen diruak 200 aldiz desagerraraziko zuen gosea munduan’

    Balio Faktoriak irailaren 26an inauguratu zuen udazken-neguetako programazioa, Gasteizko Aldabe gizarte-etxean

    Presentación Factoría

    Irailaren 26an, SETEMek, Arcadi Oliveresen eta Puro Luego musika-taldearen eskutik, bere prestakuntza-proposamen berria aurkeztu zuen, kontsumo arduratsuaren inguruko hainbat gaitan banaturik.

    Balio Faktoriaren inaugurazioan, proiektuaren aurkezpen txiki batekin hasita, azaldu zen lau ikaskuntza-aukera eskaintzen direla: topaketek (sarrera libre) eraldaketara hurbil gaitezen balioko dute; lantegi eta ikastaroek (aurretik izena eman behar da) ikuspegi sakon, kritiko eta praktikoago bat ematen dute kontsumo arduratsuak barnean hartzen dituen arloei buruz. Azkenik, elkartasun-auzolandegiak aipatu ziren, inplikazio-maila handia eskatzen duten eta udan egiten diren esperientzia eraldatzaile batzuk.

    Jardunaldiaren bigarren zatian Arcadi Oliveresek jardun zuen. Hala, gose eta botereko dinamikak kritikatzean, aditzera eman zuen, Nazio Batuen arabera, “hainbat herrialdetan bankuak erreskatatzeko erabilitako diruarekin, gosea 200 aldiz desagerraraz zitekeela munduan”, eta, era berean, arazo hori ezabatzeko borondate-politikarik ez egotea deitoratu zuen. Oliveresek, halaber, komunikabideen agenda mediatikoa kritikatu zuen, bai eta desinformaziorako, herrialdeen arteko botere-dinamiketarako nahiz finantza-espekulazioaren inguruan batere salaketarik ez egoteko egiten duten ekarpena ere.

    Gerra, errefuxiatuak eta kultura

    Hitzaldiari amaiera emateko, Oliveres migrazioaz aritu zen, behargabeko gerra horien ondoriotzat, eta Europa kritikatu zuen, “pertsonak bere itsasbazterretan hil daitezen uzteagatik”. Azkenik, migrazioa prozesu positibotzat zein beharrezkotzat nabarmendu zuen, egonkortasun ekonomikorako ez ezik, herrialdeen aberaste kulturalerako ere.

    Puro Luego Factoría

    Jardunaldiaren azken zatia Puro Luego bilbotar taldearentzat izan zen. Hala, ‘pink punk aldarrikatzaile emozionala’ delako estilo originalarekin, emakumeen ahalduntzeari, maitasun erromantikoaren mitoari nahiz haurtzaroko eraikuntza sozialei buruz kantatu ziguten.

    Jardunaldiaren grabazioa jarraian:

    Beti nabarmentzen dugunez, errealitatea eraldatzeko prestakuntza jaso behar dugu. Horregatik hemen uzten dizugu Balio Faktoriaren programazioa udazken-neguetarako. ZURE ZAIN EGONGO GARA!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar