X
Tag
fatoria-de-valores-setem-noticia-vuelve-el-activismo-accionarial-campana-banca-armada-2018

    Akziodun-aktibismoa itzuli da: Banka Armatua kanpaina, 2018

    Beste urte batez, Banka Armatua kanpainetanengaiatutako entitateok BBVAren, Banco Santander-ren, CaixaBank-en, Banc Sabadell-en eta Bankia-ren akziodun-batzar nagusietan parte hartuko dugu, armagintzako enpresetan gauzatzen dituzten inbertsio-politikak salatzeko.

    ZER?

    Gure helburua da finantza-erakundeko akziodunen eta komunikabideen aurrean armagintzan egiten dituzten inbertsioen ondorioetako batzuk azaltzea, eta gizartea kontzientziatzen laguntzea.

    NOIZ?

    Akziodun-batzarrak egun hauetan izango dira:

    ·BBVA: zehazteko.

    ·Bankia: zehazteko.

    ·Banc Sabadell: zehazteko.

    ·Caixabank: zehazteko.

    ·Banco Santander: zehazteko.

    NOLA LAGUNDU:

    ·Entitate horietako bateko akziodun gisa ez baduzu ontzat ematen armagintzako industrian aurrera eramaten duten inbertsio-politika, zeure akzioak laga ahal dizkiguzu, zure izenean hitz egin dezagun.

    ·Botoa guri lagatzeko, boto-ordezkaritzarako jatorrizko agiria sinatuta bidali behar diguzu, akziodun-batzarra baino 10 egun lehenago gutxienez.

    Sinatutako boto-ordezkaritzako txartela bidali behar diguzu joango den pertsonaren izena jarri gabe, oraindik zehaztu behar dugulako kanpainako zer kide egongo diren batzar bakoitzean.

    ·Bidali posta arruntez, helbide honetara:

    Bisbe Laguarda kalea, 4-6 08001 Bartzelona

    ·Bankia-ko akziodunentzako salbuespena: boto-ordezkaritzako txartelarekin batera, nortasun-agiriaren kopia bidali behar duzu, edo NANa eskaneatu, eta posta elektronikoz bidali: delegacio-vots@bancaarmada.org

    ·Caixabank-eko akziodunentzako salbuespena: gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri behar duzu (delegacio-vots@bancaarmada.org), zure botoa ordezkatuko duen pertsonaren izena baiezta diezazugun, eta gero boto-ordezkaritzako agiria beteta eta sinatuta eraman beharko duzu Caixabank-en edozein sukurtsaletara edo tramitea online egin, gehienez batzarra baino 3 egun lehenago.

    *Edozer zalantza izanez gero, idatzi hona: delegacio-vots@bancaarmada.org edo 93 441 53 35

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar