X
Tag
personas formándose en el taller previo a viajar

    2019ko elkartasun-auzolandegietara hegan

    Eta konturatu gabe… uztaila hemen dago! Horrek gauza bat dakarkigu SETEMen: elkartasun auzolandegien hasiera. Uda honetan, 10 emakumek parte hartuko dute SETEM Hego Haizearen Elkartasun Auzolandegietan; hala, Ekuadorrera eta Kolonbiara bidaiatuko dute, Balio Faktoriako prestakuntza-jarduerak egin eta gero. Han, uztailean eta abuztuan, ospe handiko ibilbidea duten lau antolakunde sozialek egiten duten lana ezagutuko dute. Laurak SETEMen antolakunde kideak dira, hain zuzen.

    Emakume horietatik, lauk Ekuadorko Esmeraldas eta Chimborazo probintziak bisitatuko dituzte. Han, Maquita antolakundeak hainbat proiektu eramaten ditu aurrera, antolakuntza sendotzeko, emakume liderrak prestatzeko edo nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak merkaturatzeko.

    Beste seiek Medellingo hiru antolakunderen lana ezagutuko dute (hiruak, SETEMen antolakunde kideak): Penca de Sábila nekazaritza-bizitza babesten eta agroekologia bultzatzen aritzen da; Mujeres Que Crean antolakunde feminista emakumeen giza eskubideen alde borrokatzen da; Corporación Educativa COMBOS sektore pobretuetako haur, gazte eta emakumeen hezkuntzan engaiatuta dago.

    Bidaia honen aurretik, zenbait hilabetetan, parte-hartzaileek aukera izan dute beren burua hobeki ezagutzeko, helmugan landuko dituzten gaietan prestatzeko nahiz herrialde pobretuetara bidaiatzean aldean eraman ohi ditugun jarrera eta aurreiritziei buruz gogoeta egiteko.

    Ongi ibili guztiok bidaia horretan!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar